José Madrazo y Agudo
espainiar margolaria
(«José Madrazo» orritik birbideratua)
Jose de Madrazo (Santander, 1781eko apirilaren 22a - Madril, 1859ko maiatzaren 8a), espainiar margolaria.
José Madrazo y Agudo | |||
---|---|---|---|
José Madrazoren autoerretratua Irudi gehiago | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Santander, 1781eko apirilaren 22a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Madril, 1859ko maiatzaren 8a (78 urte) | ||
Hobiratze lekua | Sacramental de San Ginés y San Luis (en) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Isabel Kuntz y Valentini (en) | ||
Seme-alabak | |||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Irakaslea(k) | Gregorio Ferro (en) Jacques-Louis David | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria eta litografoa | ||
Mugimendua | neoklasizismoa | ||
Genero artistikoa | erretratua | ||
Biografia
aldatuDaviden ikasle izan zen. Erroman Karlos IV.ak bere margolari izendatu zuen 1816an, eta hiru urte geroago Madrilera itzuli zen. Eragin handia izan zuen bere garaiko margolari gazteengan. Historiako genero klasikoko gaiak margotu zituen gehienbat (La muerte de Viriato, Disputa de griegos y troyanos por el cadáver de Patroclo, La muerte de Lucrecia). Erlijio-gaiak ere margotu zituen (Virgen con el Niño, Palacio de Aranjuez). Hala ere, erretratuak eman zion ospe handiena: Carini printzesa, Fernando VII. zaldi gainean, Vilchesko kondea (1827) etab.
Obra
aldatu- Jesús en casa de Anás (1803).
- Jesús ante el Sumo Sacerdote (1805).
- La muerte de Viriato (1814, 1813, Pradoko museoa), neoklasizismo espainiarraren lan ezagunetariko bat da.
- El Amor Divino y el Amor Profano (1813, Pradoko museoa).
- La aurora (1819).
- El crepúsculo (1819).
- Retrato de Fernando VII, a caballo (1821).
- Sagrada Familia (1839).
- Autorretrato (1840 inguru).
- Tomás Cortina, consultor general de la Casa Real y Patrimonio (1851, Jaéngo Museoa).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Madrazo y Agudo |