Bilbao BBK Live
Bilbao BBK Live Bilboko Kobeta mendian ospatzen duten pop rock musika makrojaialdia da[1]. Lehenengo ekitaldia 2006an Bilboko Udalak eta Last Tour International izeneko sustatzaile musikalak antolatu zuten.
Bilbao BBK Live | |
---|---|
Mota | musika jaialdia |
Indarraldi | 2006 - |
Herrialdea | Espainia |
Webgune | bilbaobbklive.com |
Historia
aldatu2006an, lehenengo ekitaldia ospatu zutenean, Kobeta mendiko esparruan hiru egunetan 51.000 ikusle inguruk 40 talde baino gehiago ikusi zituzten orduan Bilbao Live Festival izena zuen jaialdian. Horrela helburua bete zuten, Bilbo udako musika makrojaialdiaren zirkuituan sartu zen.
Ricardo Barkalak, Lan eta Sustapen Ekonomikoaren zinegotzia zena, "ingurumarian kexarik edota nabarmendutako istripurik” ia ez zeudela aipatu zuen. Musikariek ere pozik agertu ziren. Athom Rumbaren taldekidea zen Roberrek «Bilbao Live Festivalen onena antolakuntza izan dela» adierazi zuen, haiek hainbat jaialditan aritu ondoren Bilborena baino hobeto antolaturik ez da izan eta[2].
Hain ona zen harrera ezen 2007an BBK aurrezki kutxak antolakuntzan sartu eta Bilbao Live BBK Live bilakatu baitzen. Bigarren ekitaldiak aurrekoa baino arrakasta handia izan zuen, ia 100.000 lagun bilduz[3].
2008an heavy metal taldeak utzi eta pop taldeak ekartzeari ekin zioten antolatzaileek ikusle gehiago izateko asmotan[4]. Hala ere The Police, REM, Lenny Kravitz eta The Prodigyk 79.810 sarrera baino ez zituzten saldu.
2009an 52.663 ikusle izan zituzten, batez ere Depeche Modek edo Placebok erakarriak[5].
2010eko ekitaldirako 76.579 sarrera saldu zituzten, horietatik gehienak Euskal Herritik at[6]. Rammstein, Pearl Jam eta Faith No More taldeburuak izan ziren[7].
Kritikak
aldatuJaialdi erraldoi hau ez da guztion gustukoa izan, kritikak ere jasan dituelako[8]. Kultura arloaren aldetik, jaialdia Bilboko Udalaren aurrekontuetan izandako pisua salatu dute, hiriko beste musika ekitaldiak (Aste Nagusia edo Udal Musika Bandaren kalterako)[9]. Ekonomia aldetik, bere eragina eskasa ere izan dela kritikatu dute, oso gutxi eskaini izan duelako lanpostutan eta BPGn.
Izenean Live anglizismoa erabiltzea ere gogor salatu dute Anjel Lertxundi bezalako idazleek[10][11].
Esparrua
aldatuEsparrura ailegatzeko autobusez joan daiteke:
- Bilbobus, tarifa ordainduz:
- 58. Linea (Mintegitxueta - Atxuri, 15' maiztasuna duena)
- 80. Linea (Altamira - Termibus 30' maiztasuna duena)
- Autobus linea bereziak[12], dohainik:
- San Mamesetik (5-10' maiztasuna duena)
- BECetik (15' maiztasuna duena)
Esparruan hiru gune nagusi prestatzen dituzte: bi eszenatoki nagusiak eta -DJen karpa[13]. Gainera, badaude saltokiak, txosnak- ikusleek ezin dituzte esparruan jateko edo edatekorik sartu- 30.000 metro koadroko atseden eta lo egiteko gunea, eta abar[14].
Ekitaldiak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Eusko Jaurlaritza. Bilbao BBK Live. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Salinas, Iñigo. (2006-7-18). «Grupos vizcaínos aplauden el festival, aunque califican el concierto de Guns N' Roses de «atracción mediática»» El Correo (Bilbo).
- ↑ «Ia 100.000 lagun bildu ditu Bilbao BBK Live jaialdiak» Berria 2007-07-03.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Cubillo, Óscar. (2008-02-16). «El Bilbao BBK Live saca pecho en Madrid» El Correo.
- ↑ «La asistencia de más de 52.000 personas confirma la continuidad del BBK Live» El Correo (Bilbo) 2009-7-13.
- ↑ «Ustekabe eta istripu gutxi izan da Bilbao BBK Live jaialdian» Deia 2010-07-13.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Guerra, Ane. (2010-7-13). «Más de la mitad del público del BBK Live procede de fuera de Euskadi» El Correo (Bilbo).
- ↑ Larrinaga, Josu. (2009-01-28). «Bilbo bluff?» Berria.
- ↑ Zorrozua, Zuriñe; Urkaregi, Arantza. (2006-07-13). «Bilbao Live Festival» Berria.
- ↑ Lertxundi, Anjel. (2008-07-08). «Izenak» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Lertxundi, Anjel. (2008-06-13). «'English fashion'» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «El Ayuntamiento de Bilbao despliega un operativo especial para el BBK Live» Deia 2010-07-06.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Bilbao Live Festivalen webgune ofiziala
- ↑ Asensio, Maite. (2007-06-21). «Jaialdiko giroa, gau eta egun» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Villapun, Jon. (2006-07-18). «Bilbok gainditu egin du proba» Berria.
- ↑ «Metallica, marka guztiak hausten» Berria 2007-07-01.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «The Police Bilbon izango da» Berria 2007-12-20.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Tequila agertokira itzuliko da, Bilbo BBK Live jaialdian» Berria 2008-03-28.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «The Prodigy se suma al Bilbao BBK Live Festival con The Police y REM como cabezas de cartel» El Correo 2008-02-15.
- ↑ «Echo & The Bunnymen eta Baddies Bilbon izango dira, Bilbao Live jaialdian» Berria 2009-06-16.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Placebo, Primal Scream y Babyshambles estarán también en el Bilbao BBK Live 2009» El Correo 2009-02-12.
- ↑ «Musika eta izerdia» Berria 2010-06-20.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «El quinto Bilbao BBK Live se decanta por el rock pesado de los años 90» El Correo 2010-03-06.
- ↑ «Faith No More Announced For Bilbao BBK Live» Metal Hammer 2010-03-05.
- ↑ BBC. Profile: Bullet For My Valentine. .