Bernd Jentzsch
Bernd Jentzsch (Plauen, Saxonia, Alemania, 1940ko urtarrilaren 27a) alemaniar idazlea da.
Bernd Jentzsch | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Plauen, 1940ko urtarrilaren 27a (84 urte) |
Herrialdea | Alemania |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Sächsische Akademie der Künste (en) |
Biografia
aldatuFamilia antifaxista batean jaio zen, eta Karl-Marx-Stadten (Chemnitz ohian) hazi zen. 1960tik 1965era, Historia eta Aleman Filologia ikasi zituen. Orduan, Ekialdeko Berlinera joan zen, eta Neues Leben argitaletxearen irakurle gisa lan egin zuen 1975era arte. Gero, literaturan aritu zen soilik, eta zenbait antologiaren edizioa prestatu zuen.
1976an, Wolf Biermanni herritartasuna kentzearen aurkako protesta egin zuen Suitzatik, hantxe baitzegoen ikasketa-beka batekin. Alemaniako Errepublika Demokratikoa iraindu izana leporatu zitzaion, eta Suitzan gelditzea erabaki zuen.
1992an, Leipzigeko Literatura Institutu berriaren zuzendari izendatu zuten. Jentzschek ikasle zela argitaratu zuen lehen poema-liburua, Alphabet des Morgens (1961, "Biharko alfabetoa"). Ospea, ordea, Neues Leben argitaletxearentzat egin zuen Poesiealbum ("Poesia-albuma") bildumaren editore gisa iritsi zitzaion. 1967tik 1976ra, ehun eta hogei poesia-liburu kaleratu zituen, hango eta kanpoko egile gazteen lanekin. Jentzschen lanen artean, Quartiermachen (1978, "Auzolana egitea") —deserriratzearen gaia darabilen narrazio-liburua— eta Poesiealbum 276 (1991, "276. Poesia-albuma") nabarmen daitezke.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.