Baratzezaintza
Baratzezaintza barazkien ekoizpenaren inguruko zientzia, teknologia eta negozioak dira.
Azken hamarkadetan hiri edo kale baratzezaintza asko zabaldu da, baita Euskal Herrian bertan ere. Herri eta hiri barneko baratzezaintza berri honek zer ikusirik dauka lorezaintzarekin, ingurumen eta elikadura burujabetzarekin. Euskal udal askok baratze parkeak ari dira sortzen bertako herritarren artean baratzezaintza bultzatzeko.
Barazatzezaintza frutagintzengatik bereizten da zeren eta baratzezaintzak belarki-laboreak lantzen dituen bitartean, frutagintzak berriz zurki-laboreak zaintzen ditu fruituak lortzeko.
Bi jarduerak ezberdintzen dira bai erabilitako gaiengatik, jarduerengatik zein aurrera eramateko eskakizunengatik. Zehazki baratzezaintzak, izenak adierazten duenez, baratzetan landutako landarez arduratzen da. Hala ere hainbatek beste hainbat landareen hazkuntza zuzenki kokatzen dute baratzezaintzan, frutagintza barne
Baratzezaintzaren ikerketa eta lan arloak
aldatuBaratzezaintza Zientzien Nazioarteko Elkartearen arabera (ISHS), bost ikerketa arlo dauzka:
- Lorezaintza.
- Baratzezaintza.
- Fruituzaintza.
- Usai gozoko landareak, sendabelarrak eta Lurringintza, beti ere landarei loturik.
- Uzta eta geroko fisiologia.