Atlantic City
Atlantic City, New Jersey estatuko hiria. Atlantic konderrian dago, AEBn.
Atlantic City | |||
---|---|---|---|
city in New Jersey (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Estatua | New Jersey | ||
County of New Jersey | Atlantic konderria | ||
Alkatea | Marty Small, Sr. (en) | ||
Posta kodea | 08401–08406, 8401, 8403 eta 8405 | ||
FIPS kodea | 34-02080 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 39°21′45″N 74°25′30″W / 39.3625°N 74.425°W | ||
Azalera | 44,585372 km² | ||
Altuera | 2 m | ||
Mugakideak | Galloway, Brigantine, Absecon, Pleasantville, Egg Harbor eta Ventnor City | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 38.497 (2020ko apirilaren 1a) −1.061 (2010) | ||
Dentsitatea | 863 bizt/km² | ||
Etxebizitzak | 15.775 | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1854ko maiatzaren 1a | ||
Telefono aurrizkia | 609 | ||
Ordu eremua | Ekialdeko Ordu-eremu | ||
Hiri senidetuak | Cabourg | ||
cityofatlanticcity.org |
Jokoan aritzeko kasinoengatik eta aisialdirako eskaintzen dituen aukerengatik da ezaguna.
Estatu Batuetako 2010eko erroldaren arabera, 39.558 biztanle ditu, eta 44.125 km²-ko azalera.
Historia
aldatuNew Jersey estatuaren hegoaldean dago hiria, Ozeano Atlantikoari begira, eta New York eta Filadelfia hirietatik nahiko hurbil. Hori dela eta, leku paregabea iruditu zitzaien eraikuntza-enpresei, aukera handiak eskaintzen baitzizkien hiri handi horietako jende aberatsa erakartzeko. 1854an, trenbidez lotu zituzten Atlantic City eta New York eta Filadelfiako hiriguneak, eta, hala, leku ezagun bihurtu zen oporrak pasatzeko hiri gisa.
1870ean, pasealekua eraiki zuten hondartzaren zati baten ertzean, parean zeuden hoteletara hondarra sar ez zedin. Pasealekuak helburua betetzen zuela eta jendeak gustuko zuela ikusirik, behin baino gehiagotan luzatu zuten. Gaur egun, munduko pasealekurik luzeena da.
Estatu Batuetan alkohola debekatu zuten garaian, ez ikusiarena egiten zuten agintariek Atlantic Cityn. Enoch L. Johnson mafiaburua agintean zela, dibertimendu- eta opor-leku bihurtu zen hiria. Garai hartan, goraldia izan zuen hiriak, legez kanpoko alkoholak, jokoak eta eraikuntza-proiektuek uzten zuten diruari esker.
II. Mundu Gerraren ondoren, ordea, gainbehera etorri zen Atlantic City, eta ustelkeria, pobrezia eta krimena gailendu ziren.
1976an, hiria suspertzeko ahaleginean, New Jerseyko boto-emaileek onespena eman zioten lehen kasinoari. Hala, 1978an zabaldu zuten Resorts International, Estatu Batuen ekialdeko legezko lehen kasinoa. Orduz geroztik, kasino gehiago ireki zituzten itsasertzeko pasealekuan. Gaur egun, hamabi kasino daude Atlantic Cityn, eta Estatu Batuetako bigarren joko-hiria da, Las Vegasen atzetik.
Monopoly City deitzen diote hiri honi; izan ere, Atlantic Cityko kaleen izenak jarri zizkioten Monopoly mahai-joko ezaguneko kaleei.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Atlantic Cityko aireportua, 1981-2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 22 | 22 | 28 | 33 | 34 | 38 | 40 | 39 | 34 | 32 | 27 | 23 | 40 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 6 | 7 | 11 | 17 | 22 | 27 | 30 | 29 | 25 | 19 | 14 | 8 | 17.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -5 | -4 | -0 | 5 | 10 | 16 | 19 | 18 | 14 | 7 | 2 | -3 | 6.6 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -19 | -17 | -16 | -6 | 1 | 7 | 12 | 10 | 6 | -3 | -13 | -16 | -19 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 87 | 73 | 96 | 83 | 80 | 62 | 85 | 106 | 77 | 69 | 75 | 81 | 974.6 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.01 in) | 10.1 | 9.5 | 10.3 | 11.6 | 10.6 | 9.4 | 9.2 | 8.7 | 8.0 | 8.1 | 9.3 | 10.2 | 115 |
Elur egunak (≥ 0.1 in) | 3.1 | 3.0 | .9 | .3 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | .1 | 1.7 | 9.1 |
Eguzki orduak | 151.9 | 158.2 | 204.6 | 219.0 | 244.6 | 267.0 | 275.9 | 272.8 | 228.0 | 201.5 | 147.0 | 133.3 | 2503.8 |
Iturria: [1] |