[go: up one dir, main page]

Ataxia (grezieratik α-, ez aurrizkia + -τάξις, "ordena", hots "ordena gabe", "kontrol gabe") zantzu edo sintoma neurologiko bat da, gorputz atalen koordinazio eza sortarazten duena. Deskoordinazio honek eskuetan, hatzetan, hanketan, besoetan, hizkeran, begietako mugimenduetan eta irensteko mekanismoan eragiten du, eta horrela norberak hauen kontrola galduz. Gortasuna, ikusmeneko arazoak (tunel ikuspegia) eta dardarak gorputz osoan ere sortzen ditu.[1]

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Gaixotasun hau izaten ohi duten pertsonak normalean, oso pertsona garaiak izaten dira, hatz luze eta oin handi deskoordinatuak dituztenak.

Bi dira:

Gaixotasunak

aldatu

Gaixotasun ugariren artean dago zeinu kliniko hori, besteak beste, amorrua edo behien entzefalopatia espongiformea (behi eroen gaixotasuna). Garezur barruko tumore batzuk daudenean edo buruko traumatismoak izan ondoren ere ikus daiteke adierazpen hori. Wernickeren gaixotasunaren adierazpen bat izan daiteke.

Munduko Osasun Erakundeak irailaren 25a ezarri zuen gaixotasun horren inguruan kontzientziatzeko nazioarteko egun gisa.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu