Parsec
Parsec bat (pc) luzera unitate bat da astronomian erabilita. Izena ingelesetik dator parallax of one arc second (arku segundo baten paralaxia).
Parsec | |
---|---|
Neurtzen du | longitudea |
SI sistemarako konbertsioa | 30.856.775.814.914.000 m |
Unitate estandarretan | 3,2615637771674 ly, 206.264,806247 AU, 206.264,8 AU, 30.856.775.814.914 km, 19.174.000.000.000 mi, 101.236.140.949.180.000 ft eta 33.745.380.316.395.000 yd |
Ikurra | pc, пк, فخ, pc, պկ, pc eta pc |
Lurraren orbitako erradioa da astronomoek paralaxia zehazteko erabiltzen den bereizketa basikoa. Paralaxia arku segundotan neurtzen da (60 arku segundo = minutu 1; 60 arku minutu = gradu 1). Paralaxia trigonometrikoan oinarritzen da, izarretara dagoen distantzia neurtzeko sistemarik zaharrena.
Izar baten paralaxia arkuko segundo 1 bada, bere distantzia parsec bat izango da. Honela distantzia eta paralaxiaren arteko erlazioa defini daiteke:
d parsec-etan dagoen distantzia da eta p paralaxia da arku segundotan.
1 parsec = 3,26 argi-urte = 31 bilioi kilometro
Eguzkitik gertuen dagoen izarra hiru izarrez osaturiko Alpha Centauri sistema da eta bere paralaxia 0,76 arku segundokoa da, beraz 1,31 parsec-era dago eta 4,28 argi-urtera.
Definitzeko beste modu bat honako hau da: bi objekturen arteko distantzia euren artean unitate astronomiko bateko distantia badago eta arku segundo bateko aldea dutela ematen badu.
Beraz:
360×60×60/2 π UA ≈ 2,0626480625×105 UA ≈ 3,08567758066631×1016m ≈ 3,26 argi-urte.
Kanpo estekak
aldatu