[go: up one dir, main page]

Arkupea (Gasteiz)

eraikitako euskal ondare nabaria Gasteizen

Arkupea[1] Gasteizko Alde Zaharra eta Zabalgunea lotzen dituen eraikin bat da, XVIII. mendean Justo Antonio Olagibel eta Eustaquio Díez de Güemes arkitektoek diseinatua eta balio arkitektoniko handia duena. Eraikin horrek, hegoaldean, Arkupeko ibilbidea du, eta arkupe horretatik datorkio izena.

Arkupea (Gasteiz)
Kultura ondasuna
Alde Zaharra
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′49″N 2°40′19″W / 42.84704°N 2.67184°W / 42.84704; -2.67184
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVIII. mendea
Ondarea
BICRI-51-0005113
199

Gasteizko Alde Zaharra mendixka baten gainean dagoenez, Zabalgunea diseinatzerakoan arazo bat izan zen leku horretan zegoen malda handia nola gainditu; horrela, aipatutako arkitektoek lau mailatan banatutako irtenbide arkitektoniko bat asmatu zuten: lehenengoa, Landatxo eta San Bizente elizaren mailakoa da; bigarrena Aihotz plazakoa; hirugarrena Arkupea deitzen den etxebizitzen azpiko ibilbidea eta San Migel elizaren pareko balkoia, eskailera batzuen bitartez Andre Maria Zuriaren plazara ematen duena; eta azkena Mateo Benigno Moraza kalekoa. San Frantzisko kalean, aldiz, Arkupearen mutur batetik jaisten den aldaparen bitartez erdi aroko kaleak Olagibelek berak diseinatutako Plaza Berrira irits daiteke.

Eraikuntza lanek hamar urte iraun zuten, baina 1787. urtean jarri ohi da Arkupearen eraikuntza-data.

Arkupeko pasabidea.

Erreferentziak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz
  1. Euskaltzaindiaren oniritzia duen Gasteizko kale izendegian, Arkupeko ibilbidea deritzo eraikin horretako kaleari, eta hortik Arkupea izena ateratzen da. Argitalpen ugaritan aipatzen da izen horrekin, nahiz eta beste askotan Arkupeak izenarekin agertu, gaztelaniazko izenak (Los Arquillos) duen pluralaren eraginez beharbada.

Kanpo estekak

aldatu