Aranaratxe
Aranaratxe[5] Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 77 biztanle zituen
2014. urtean. Iruñea hiriburutik 72 kilometro mendebaldera dago.
Aranaratxe | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Pilotalekua eta eliza. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Eskualdea | Lizarraldea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Aranarache <> Aranaratxe[1] | ||
Alkatea | Alfonso Ulibarri Iparragirre (AEA, indep.) | ||
Posta kodea | 31271 | ||
INE kodea | 31021 | ||
Herritarra | aranaratxear | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°46′46″N 2°13′42″W / 42.779444444444°N 2.2283333333333°W | ||
Azalera | 5,1 km² | ||
Garaiera | 781 metro | ||
Distantzia | 72 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 70 (2023: −1) | ||
Dentsitatea | 1,37 bizt/km² | ||
Zahartzea[2] | % 21,9 | ||
Ugalkortasuna[2] | ‰ 45,45 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[2] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[2] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[2] | % 3,14 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[3][4] | % 10,60 (2018: %-31,9) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.aranarache.es/ |
Herriaren izena [aɾanaɾatʃe] ahoskatzen da.
Geografia
aldatuInguru naturala eta kokapena
aldatuHerria Nafarroa Garaiko mendebaldean dago, Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean. Udalerritik igarotzen da NA-7185 errepidea, Lizarra-Gasteiz.
Aranaratxek Urbasako mendizerrarekin egiten du muga iparraldean, Eulaterekin ekialdean, eta Larragoarekin mendebaldean.
Klima eta landaredia
aldatuUdalerriko landaredia klima azpimediterraneoari dagokio, nahiz eta zenbat eta iparralderago egin, klima hezeagoa den. Udalerriaren hegoalde eta iparraldean dauden mendizerretan klima atlantiarra da nagusi, prezipitazioak herrigunean baino ugariagoak dira. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 10 gradu bitartekoa eta prezipitazioak 1.200 eta 1.400mm ingurukoak dira. Urteroko egun euritsuak 120 dira herrigunean, eta 140 edo gehiago gune menditsuenetan.
Demografia
aldatuAranaratxeko biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,53 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
Politika
aldatuUdaletxea
aldatuUdaletxe berria 1965ean eraiki zen, inguruko eraikinen antzeko estiloan. Herriko idazkaria Eulate eta Larragoako udaletan ere egiten du lan. Aranaratxeko udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka. Aranaratxeko udaleko idazkaria, Larragoa eta Eulateko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: San Miguel Kalea, z/g
Udal hauteskundeak
aldatuAranaratxeko alkatea (eta hautetsi bakarra[6]) AEA (Agrupación Electoral Aranaratxe) herri ekimeneko Jesús Landa Peñas atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Baliogabeko botoak lau izan ziren (emandako boto guztien %8,20) eta boto zuriak ere lau izan zen (%8,70). Abstentzioa %39,76koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Jesús Landa Peñas (AEA) | 84 | Bai |
2011n zerrenda beraren izenean hiru zinegotzi aukeratu zituzten; alkate Alfonso Ulibarri Iparragirre izendatu zuten.
Alderdi politikoa | 2015[7] | 2011[8] | 2007[9] | 2003[10] | 1999[11] | 1995[12] | 1991[13] | 1987[14] | 1983[15] | 1979[16] | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Aranaratxe Hautesle Elkarte | %48,48 | 3 | %79,55 | 3 | %91,30 | 1 | %98,18 | 1 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Zentro Demokratikoaren Batasuna (UCD) | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | %62,22 | 5 |
Alkateak
aldatuHauek izan dira Aranaratxeko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
1979 | 1983 | UCD[17] | |
1983 | 1987 | ||
1987 | 1991 | ||
1991 | 1995 | ||
1995 | 1999 | ||
1999 | 2003 | ||
Francisco Javier Irurzun Iñiguez[18] | 2003 | 2007 | Agrupacion Electoral Aranarache |
Jesus Landa Peñas[19] | 2007 | 2011 | Agrupacion Electoral Aranarache |
Alfonso Ulibarri Iparraguirre | 2011 | 2015 | Agrupacion Electoral Aranarache |
Maria Asuncion Arrastio Corres[20] | 2015 | 2019 | Agrupacion Electoral Aranarache |
Maria Asuncion Arrastio Corres[20] | 2019 | Jardunean | Agrupacion Electoral Aranarache |
Azpiegitura eta garraioak
aldatuAutomoviles Urederra autobus konpainiak Aranaratxe Lizarrarekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:
Kultura
aldatuEuskara
aldatuNafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Aranaratxe eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %41,94k zekien euskaraz hitz egiten.
2009ko urtarriletik, Aranaratxe udalerriaren izen ofiziala Aranarache <> Aranaratxe da.[1]
2017ko ekainaren 22an, Nafarroako Parlamentuak Aranaratxe eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.
Jaiak eta ospakizunak
aldatuAbuztuaren 10ean San Lorentzo baselizarako erromeria ospatzen da.
Zerbitzuak
aldatuAntzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuak emateaz arduratzen da Aranaratxen eta eskualdeko beste hainbat herritan.
Ondasun nabarmenak
aldatuJasokundearen eliza, Aranaratxe erdigunean kokaturik, Erdi Aroan eraiki eta XVII. mendean handituriko eliza gotikoa da. Horrez gain, San Lorentzo baseliza, oinarri laukizuzeneko XVI. mendekoa, barruan San Lorentzoren egurrezko irudi erromanista daukana.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Hauteskunde emaitzak[Betiko hautsitako esteka] Berria.infon.
- ↑ Aranaratxeko udal hauteskundeak 2015.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Aranaratxeko udal hauteskundeak 2011.
- ↑ Aranaratxeko udal hauteskundeak 2007.
- ↑ Aranaratxeko udal hauteskundeak 2003.
- ↑ Aranaratxe1999 ekaina: Kandidatura ez.
- ↑ Aranaratxe 1995 maiatza: Kandidatura ez.
- ↑ Aranaratxe 1991 maiatza: Kandidatura ez.
- ↑ Aranaratxe 1987 ekaina: Kandidatura ez.
- ↑ Aranaratxe 1983 maiatza: Kandidatura ez.
- ↑ Aranaratxeko udal hauteskundeak 1979.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Consulta de resultados electorales. Ministerio del Interior» www.infoelectoral.mir.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Consulta de resultados electorales. Ministerio del Interior» www.infoelectoral.mir.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Consulta de resultados electorales. Ministerio del Interior» www.infoelectoral.mir.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Aranaratxeri buruzko webgunea.
- (Gaztelaniaz) Aranaratxeri buruzko informazioa, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean.
- Done Mikel kalearen ikuspegia, Google Street View zerbitzuan.