[go: up one dir, main page]

Arabako kuadrillak

Euskal Autonomia Erkidegoko eskualdea

Kuadrilla Araba historikoki banatzen den zazpi barruti administratibo nagusietako bakoitza da.[1] Kuadrillen araberako zatiketa XVI. mendekoa da, nahiz eta egungo banaketa 1983koa den, 1989ko foru arau batek emana:

  1. Arabako Lautadako kuadrilla: Arabako ipar-mendebaldean. Hiriburua Agurain da.
  2. Aiaraldea edo Aiarako kuadrilla: Nerbioi ibaiaren arroko herriak biltzen ditu batik bat. Bertakoak dira Laudio eta Amurrio, probintziako bigarren eta hirugarren udalerri jendeztatuenak, hurrenez hurren. Hiriburua Arespalditza da, Aiarako udalerrian, baina Laudio da herririk handiena.
  3. Añanako kuadrilla: Arabako mendebaldean eta hego-mendebaldean kokatua. Ebro ibaiaren inguruko zenbait haranek osatua da. Hiriburua Ribabellosa da.
  4. Arabako Errioxa edo Arabako Errioxako kuadrilla: Ebro ibaiaren ertzean dago kokatuta eta klima mediterraneoa du. Ardoaren produkzioa da aktibitate ekonomikorik garrantzitsuena. Hiriburua Guardia da.
  5. Gasteizko kuadrilla: Gasteiz udalerriaren eremu berbera hartzen du gutxi gorabehera. Hedaduraz kuadrilletan txikiena izan arren, Arabako populazioaren hiru laurdenak hemen bizi dira.
  6. Mendialdea edo Mendialdeko kuadrilla: ekialdean dagoen eta Nafarroa Garaiarekin muga egiten duen eskualde menditsua. Hiriburua Kanpezu da.
  7. Gorbeialdea edo Zuiako kuadrilla: Gipuzkoa eta Bizkaiarekin muga egiten duen eskualdea. Hiriburua Murgia da.
     Gasteizko kuadrilla     Aiarako kuadrilla     Arabar Errioxako kuadrilla     Arabako Lautadako kuadrilla     Zuiako edo Gorbeialdeko kuadrilla     Añanako kuadrilla     Kanpezu-Mendialdeko kuadrilla     Trebiñuko barrendegia

Trebiñar askoren aldarrikapena Trebiñuko barrendegia zortzigarren kuadrilla izatean datza, gaur egun ofizialki Burgosko probintziaren zati bada ere.

Kuadrilla izena

aldatu
 
Arabako goiburua, Done Bikendi Haranako elizako atarian.

Gaur egun euskara batuan kuadrillak deritza,[2] nahiz eta lehenago taldeak ere deitu izan zaien (Arabaren goiburuak hauxe dio: Zazpi taldek Araba bat).

# Izena Izen ofiziala (euskaraz)[3] Izen ofiziala (gaztelaniaz)[3] Herriburua
1 Gasteizko kuadrilla Vitoria-Gasteizko Eskualdea Cuadrilla de Vitoria-Gasteiz Gasteiz
2 Aiaraldea Aiarako Eskualdea Cuadrilla de Ayala Arespalditza (Aiara)
3 Lautadako kuadrilla Arabako Lautadako kuadrilla Cuadrilla de la Llanada Alavesa Agurain
4 Arabako Errioxa Guardia-Arabako Errioxako Eskualdea Cuadrilla de Laguardia-Rioja Alavesa Guardia
5 Gorbeialdea Gorbeialdeko kuadrilla Cuadrilla de Gorbeialdea Murgia (Zuia)
6 Añanako kuadrilla Añanako Eskualdea Cuadrilla de Añana Ribabellosa (Erriberabeitia)
7 Arabako Mendialdea Kanpezu-Araba Mendialdeko kuadrilla Cuadrilla de Campezo-Montaña Alavesa Kanpezu

Arabako eskualde geografikoak

aldatu

Bestalde, Araban sei eskualde geografiko edo natural bereiz daitezke:

  1. Aiaraldea (Arabako Kantaurialdea izenaz ere ezaguna, mediterraneoar isurialdekoa den Araba gehiena ez bezala Kantauri itsasoaren isurialdekoa baita eskualde hori)
  2. Gorbeialdea
  3. Arabako Ibarrak
  4. Arabako Lautada
  5. Arabako Mendialdea
  6. Arabako Errioxa

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Izen geografikoen glosarioa, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2001.
  2. Euskaltzaindia: Hiztegi Batua.
  3. a b Azaroaren 20ko 63/1989 Foru Araua, eskualdeei buruz.. Arabako Batzar Nagusiak (Noiz kontsultatua: 2010-12-26).

Kanpo estekak

aldatu