[go: up one dir, main page]

Dramagile

antzerki-lanak idazten dituena
Antzerkigile» orritik birbideratua)

Dramagilea, antzerkigilea, dramaturgoa edo teatrogilea (antzinako grezieraz: δραματουργός; δρᾶμα, drama eta έργον, lana) gune eszeniko batean kokaturik dauden literatura testuen idazlea da. Testu hauek antzezlan edo obra dramatiko bezala ezagutzen dira.

Antzinaroa

aldatu
 
Eskilo

Mendebaldeko literaturan ezagutzen diren lehen dramaturgoak antzinako greziarrak dira eta lehen antzezpenak K. a. V. mendekoak dira. Obra hauek klasikotzat jotzen dira eta, oraindik ere, erreferentzia puntu bezala irakurtzen dira. Dramaturgo aipagarrienak Eskilo, Sofokles, Euripides eta Aristofanes izan ziren.

Urteak geroago, Erromatar Inperioak hartu zuen antzerkia; hori bai, bereizgarri pedagogikoa izango da arrazoia eta, entretenigarria izateaz gain, propagandarako ere erabiliko du -erromanizatzeko xedean-; autore aipagarrienak Livio Androniko, Nevio, Plauto, Terentzio eta Seneka izan ziren.

Erdi Aroa

aldatu

Mendebaldean, elizaren eraginak antzerkia baztertzea ekarri zuen, baina ekoizten jarraitu zuten, zenbaitetan elizarenpean, gainera, ebanjelizaziorako xedean; ez dira etorkizunera pasatuko diren dramagileak izango, anonimoak baitira biziraun duten testu gehienak.

Aro Modernoa

aldatu

Europan komertzioa berrezarri zenean eta elizaren kontroletik at zeuden erakunde politiko berriak agertzen hasi zirenean, antzerkia hirira eta nobleziaren gorteetara itzuli zen.

XVI. mendea

aldatu
 
Makiavelo
 
Miguel de Cervantes

Espainia ere gune kultural garrantzitsu izan zen eta dramagile ugari izan ziren bertan:

XVII. mendea

aldatu

Ingalaterran aipagarriak William Shakespeare eta Ben Jonson izan ziren; ikaragarrizko 4 komediek indartu zuten euren ospea: Volpone (1606), Epicone edo emakume ixila (1609), Alquimista (1610) eta San Bartolomeko azoka (1614).

Frantzian, Moliere antzerkigile beritzaile garrantzitsua izan zen eta Pierre Corneille eta Jean Racine dramaturgoak ere entzute handikoak izan ziren.

Espainian arrakasta handia izan zuen Pedro Calderón de la Barca dramaturgo tragikoak. Bere obra eta auto sakramentalak egun ere mundu guztian antzezten dira. Hauek dira horietako lan batzuk: La vida es sueño, El gran teatro del mundo, El alcalde de Zalamea eta El príncipe constante. Francisco de Rojas Zorrilla, Juan Ruiz de Alarcón eta Tirso de Molina ere dramagile ezagunak izan ziren. Azken honek eduki satirikoa erabili zuen bere komedian; El burlador de Sevilla da horietako bat, Don Juan burlatzailearen arketipoa lehen aldiz agertzen delarik, eta Don Gil de las calzas verdes. Emakumeak ere izan ziren dramagileen artean: Ana Caro de Mallén eta Leonor Meneses Noronha.

Aro Garaikidea

aldatu

Hirien garapenarekin batera italiar antzerkia indartu egin zen eta, horrekin batera, antzerkiaren baitako makineria ugaritu zen.

XVIII. mendea

aldatu
 
Johann Wolfgang von Goethe

Alemanian Johann Wolfgang von Goethe eta bere Fausto obra nabarmentzen dira; baita Friedrich Müller eta Gotthold Ephraim Lessing ere.

Frantzian Voltaire, Sadeko markesa eta Pierre Augustin Caron de Beaumarchaisen obrak izan ziren nagusi, azken autore honen Sevillako bizargina, esaterako.

Espainian, Ramon de la Cruz izan zen ezaguna, Las castañeras picadas obraren idazlea; José Cadalso, Félix Enciso Castrillón eta El sí de las niñas obraren autorea izan zen Leandro Fernández de Moratín ere garrantzitsuak izan ziren.

XIX. mendea

aldatu

Espainian Ángel de Saavedra, José Zorrilla, José Echegaray, Angel Guimera, Manuel Breton de los Herreros eta Miguel Unamuno dira dramagile ezagunenak.

Frantzian Alfred Jarry, Maurice Maeterlinck eta Victor Hugo nabarmendu ditzakegu.

Errusian entzute handikoak izan ziren Anton Txekhov, Nikolái Gógol eta Aleksandr Puxkin.

XX. mendea

aldatu
 
Federico García Lorca
 
Arthur Miller

Erresuma Batuan oso ezagunak izan ziren Samuel Beckett, Harold Pinter, T. S. Eliot, Tom Stoppard, Ben Elton eta John James Osborne.

Frantzian Albert Camus Calígula edo El Malentendido bezalako obrekin nagusitu zen eta Eugene Ionesco La cantante calva bezalako lanekin.

Italian Luigi Pirandello, Eduardo De Filippo eta Dario Fo nagusitu ziren.

Ameriketako Estatu Batuetan Arthur Miller eta Tennessee Williams entzute handikoak izan ziren. Williamsen obra azpimarragarrienak, Desio izeneko tranbia, Cat on a Hot Tin Roof edo Iguanaren gaua izan ziren.

Espainian eta Hispanoamerikan entzutetsuenak hauek izan ziren:

Kanpo estekak

aldatu