[go: up one dir, main page]

Andrew Fielding Huxley

Sir Andrew Fielding Huxley (Hampstead, Londres, 1917ko azaroaren 22a - Grantchester, Cambridgeshire, 2012ko maiatzaren 30a) britainiar biofisikaria izan zen. Aldous eta Julian Huxleyren anaiorde zen Thomas Huxleyren biloba da.

Andrew Fielding Huxley

55. Royal Societyko presidentea

1980 - 1985
Alexander Robertus Todd - George Porter
Bizitza
JaiotzaHampstead1917ko azaroaren 22a
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaGrantchester
HeriotzaCambridge2012ko maiatzaren 30a (94 urte)
Heriotza modua: eritasuna
Familia
AitaLeonard Huxley
AmaRosalind Bruce
Ezkontidea(k)Jocelyn Richenda Gammell Pease (en) Itzuli  (1947ko uztailaren 5a -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHuxley family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaTrinity College
University College School (en) Itzuli
Imperial College School of Medicine (en) Itzuli
Westminster School (en) Itzuli
(1930 -
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakneurozientzialaria, fisikaria, medikua, fisiologoa, biofisikaria eta biologoa
Enplegatzailea(k)Londresko University College  (1960 -
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Indiako Zientzien Akademia Nazionala
Belgikako Medikuntzako Errege Akademia
Academia Europaea (en) Itzuli

Find a Grave: 91148052 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Nerbio-bulkadaren transmisioaren azalpen zehatza eman zuen. Bere ikerketa gehienak Alan L. Hodgkinekin batera egin zituen eta bi zientzialariek Fisiologiako eta Medikuntzako Nobel Saria jaso zuten 1963an, John C. Eccles australiarrarekin batera, azken horrek ere nerbio-transmisioaren inguruan lan egin baitzuen.

Huxleyk eta Hodgkinek erakutsi zuten nerbio-bulkadaren transmisioa nerbio-zelularen kanpoko mintzak kontrolatzen duen prozesu elektriko eta kimikoa dela. Mintzak selektiboki uzten die karga positiboa daramaten potasiozko eta sodiozko ioiei (karga elektrikoa daramaten atomoei) zelulatik ateratzen eta sartzen. Zelula egonean dagoenean, potasiozko ioiak arazorik gabe mugi daitezke mintzean zehar, ez ordea sodiozko ioiak. Horren ondorioz, egonean dagoen nerbio-zelula batek karga negatiboa du, baina sodiozko ioiak zelularen mintzetik kanpo pilatzeak karga positiboa sortzen du. Zelulari aplikatutako estimulu batek mintzaren poroak irekitzen ditu eta karga positiboa daramaten sodiozko ioiak zelula barrura sar daitezke, eta kargaren ikurra aldatu. Karga elektrikoaren bat-bateko aldaketa horrek nerbio-bulkada sortzen du. Bulkada amaitzean, potasiozko ioiak kanpora ateratzen dira eta zelula bere ohiko karga negatiboarekin gelditzen da.

1974an Elisabet II.a erreginak Sir titulua eman zion. 1984an gaztetan ikasketak egin zituen Cambridgeko Trinity Collegeko zuzendari izendatua izan zen, eta han egon zen 1990ean erretiroa hartu zuen arte.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu