[go: up one dir, main page]

Ana Isabel Morales (Bilbo, 1969ko urtarrilaren 27a) idazle, itzultzaile eta interpretari euskalduna eta feminista da. Bere lanak Ana Morales deituraz izenpetzen ditu. Itzultzaile lanetan, Jane Austen euskaratzen nabarmendu da.

Ana Morales

Bizitza
JaiotzaBilbo1969ko urtarrilaren 27a (55 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaLeioa
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea : Euskal Filologia
Marylandeko Unibertsitatea : genero-ikasketak
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, interpretea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Nazio Batuen Erakundea

Inguma: ana-isabel-morales-carro

Bizitza

aldatu

Bilboko San Inazio auzoan jaio eta hazia, nagusitan euskaldundutakoa da Ana Morales. Euskal Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta genero ikasketak egin zituen Marylandeko Unibertsitatean. 2002an UEUk eta EHUk antolatutako Hizkuntza Teknologia masterra egin zuenean itzulpen automatikoek eta itzulpen-memoriek euskararako zuten erabilgarritasuna aztertu zuen.[1] Itzultzaile eta interpretari lanak egin izan ditu Nazio Batuen Erakundean (New Yorkeko egoitzan, ingelesaren, frantsesaren eta gaztelaniaren artean) eta Euskal Herriko Unibertsitatean (ingelesaren, euskararen eta gaztelaniaren artean). Egun, EHUn ari da lanean.[2]

Literaturaren alorrean, itzultzaile eta sortzaile izateaz gain, dibulgatzailea ere bada Ana Morales, Jasone Larrinagarekin batera Xerezaderen Artxiboa literatur podcasta ekoizten baitu, eta hainbat ipuin itzuli ditu proiektu horretarako. Bilbo Hiria Irratian emateaz gain, Interneten argitaratzen dira podcast ale horiek.

Itzulpen lanak

aldatu

Sorkuntza lan literarioak

aldatu

Haur eta gazte literatura landu du Ana Moralesek bere idazki propioetan:

  • Esnea etorriko zaizu. Erein, 1996.
  • Non ete da Txori Herria? Erein, 2001.
  • Arazoak zinetokian. Pamiela, 2009.

Erreferentziak

aldatu
  1. «HIZTEK masterreko graduazio lanak» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-09).
  2. «Pasazaite» www.pasazaite.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-04).
  3. (Ingelesez) «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-04).

Kanpo estekak

aldatu