Amparo Navarro Giner
Amparo Navarro Giner (Valentzia, 1900eko azaroaren 27a - 1986ko abenduaren 24a) valentziar maistra eta politikaria izan zen.[1][2]
Amparo Navarro Giner | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Valentzia, 1900eko azaroaren 19a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | 1986ko abenduaren 24a (86 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea eta politikaria |
Biografia
aldatu1922an, Nostra Parlako Asanbladan parte hartu zuen, eskolan valentziera aldarrikatuz eta irakasle guztien prestakuntza gaztelaniaz eta valentzieraz.[3]
Maistra lanetan jardun zuen Salinas, Parcent, Alfafar eta Valentziako Cossío Eskolan.[4] Azken herria Murla izan zen, non herriko ereserkiaren letra egin zuen.[3]
1928ko irailaren 12an ezkondu zen Maximiliano Thous eta Llorens-ekin.[4]
Espainiako Bigarren Errepublikan, Valentziako Maisu-maistren Elkarteko lehendakaria eta Valentziako Ezkerreko Alderdiko militantea izan zen.[4]Espainiako Gerra Zibilean, maisu izan zen "Maestro Ripoll" Gizarte Laguntzako Institutuan (garai bateko Ongintza), Diputazioak ordena erlijiosoetako kideak maisu-maistrengatik ordezkatu zituenean, eta Josep Renau bi aldiz lagundu zuen Parisera, errepublikaren kausarako dirua biltzeko.[4]
Valentziako Emakume Antifaxisten organoa zen "Pasionaria" aldizkariaren erredaktorea izan zen, Manolita Ballester zen haren zuzendaria. Gatazka amaitzean, irakasle gisa araztu egin zuten, eta 1939ko uztailean atxilotu eta hiru urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, informazio antifaxistako zerbitzu bateko kide izateagatik.[3][4]
Askatasuna lortu ostean, Socorro Rojoren lotura gisa jokatu zuen eta klase partikularrak ematetik eta administrari-lanetik bizi izan zen, harik eta 1962an maistra lanerako berriz onartu zuten arte. Albalat dels Sorellsen jardun zuen, eta ondoren Murlarajoan zen.1970ean hartu zuen erretiroa.'[3][4]
Lanak
aldatu"Pasionaria" aldizkarian argitaratutako zenbait artikulu:[5]
- «Incorporación de la mujer a la producción». Pasionaria, Revista de las Mujeres Antifascistas de Valencia, 22. zenb. (1937).
- «Vida de las agrupaciones. En la barriada de Ruzafa». Pasionaria. Revista de las Mujeres Antifascistas de Valencia, 22. zenb. (1937).
- «!Queremos!». Pasionaria. Revista de las Mujeres Antifascistas de Valencia, 23. zenb. (1937).
Aintzatespenak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Empar Navarro Giner. .
- ↑ Díaz, Agulló; Carmen, María del. (2004). «Amparo Navarro Giner : el compromiso con un tiempo y un país» Cuadernos de pedagogía.
- ↑ a b c d Levante-EMV. «Murla nombra hija ilustre a su maestra y renovadora de la pedagogía Amparo Navarro Giner» www.levante-emv.com.
- ↑ a b c d e f «memoriavalencianista.cat · La hiperenciclopèdia històrica del valencianisme · Fundació Josep Irla» www.memoriavalencianista.cat.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Empar Navarro Giner. Diccionari biogràfic de dones. .
- ↑ Morales, Joan. «Escuela Infantil Empar Navarro Giner» Educació.
- ↑ «Homenaje a la maestra Empar Navarro en el Salón de Cristal» Valencia Extra 3 de noviembre de 2017.