Alfredo Sada
Alfredo Jaime Sada Laguardia (Faltzes, Nafarroa, 1949ko abenduaren 22a - 1992ko irailaren 19a) eskultore nafartar bat izan zen. Garai eta estilo postmodernoaren ordezkaria eta artista autodidakta, harria eta berunarekin esperimentatuko zuena, bere estilo propioa finkatu arte, aurretik aipatutako azken elementuaren lanketan oinarritua.
Alfredo Sada | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Faltzes, 1949ko abenduaren 22a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | 1992ko irailaren 19a (42 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
Bizitza eta lana
aldatuFaltzeseko herrian jaio zen, haren gurasoen, José Sada eta Isabel Laguardia, azken semea izango zena. Anai eta arreba bat izango zituen, Jesús eta Resurreción. Bere haurtzaroaren inguruari buruz ez dakigu gehiegi, baina nabarmentzekoa da senide bakoitzak 15 urte baino gehiago ateratzen zizkiotela, eta honengatik, suposatu dezakegu, hauekin jolasteko aukera posible ez zen izan heinean, hark bere irudimen-ahalmena asko garatu zuela.[1]
Alfredo Sadaren inguruneak bere sormena garatzeko baldintzatu zuen, txikitatik lokatz eta buztinarekin figurak sortuz, alabaina hazten zen heinean bere familiari laguntza eskeini behar zion, nekazaritza lanetan esaterako, bere sormenezko ezinegonekin bateragarria ez zena, gainera 1960. urtean sartutako Lizarrako ikastetxera ez zen guztiz egokitu.1966an Iruñara mugituko da, orain bai, beraren bokazioari fokuratutako ikasketak hasteko. Heziketa eta osatzerako prozesuarekin batera zenbait lanbidetik biziko zen (txapista, urtzaile edota hargin bezalakoak, eragin handia izan zituztenak haren hezkuntza eta bilakaera profesionalerako), denborarekin, bere bizitzako azkeneko epealdian, eskulturaren ogibidetik bizitzea lortu zuen. Artistaren izaera autodidakta azpimarratu behar da, ez zuen inoiz bere formakuntza gelditu eta oinarrizko ikasketak jaso arren, normalean bere kabuz joaten zen eta hori agerikoa da, jabetzean 1972tik 1977ra "ikasle libre" bezala matrikulatu zela Iruñeko Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen Eskolan (ikasketak uzten azkenean).[2]
Sadaren garaian emango zen gertaera nabarmenen artean, gutxienez testuinguru historiko eta artistikoa markatzeko, 1972ko "Iruñeko Topaketak" izango ziren, berak ez zuen zuzenean parte hartu jaialdian, baina nazio-mailan oso nabarmen eta ospetsu izan zen gertakizuna izan zen, berezko begiekin ikusi ahal izan zuena.[3]
70eko hamarkada Alfredo Sadaren funtzesko formakuntzaren aldia izan bazen, 80ko hamarkada izango zen bere lana kaleratuko zuenean, hainbat erakusketa kolektibotan eta banakakoetan parte hartuz, ez soilik Iruñan, baita Gasteizen, Errrioxan eta Madrilen ere.[4]
1992ko irailaren 19an, soilik 42 urtekin eta bere ibilbide profesionalaren gailurrean zegoenean, izan ere aurreko urtean eskulturako Caja España saria eman zioten, ustekabean harrapatutako gaixotasunak eragindako garunezko tumore batengatik hil zen.[5]
Lanak
aldatuObraren inspirazioak eta ezaugarriak
aldatuSadaren lana aztertzeko, ezinbestekoa da artearen azterketa historizista egitea. Berrikuspen horri esker, eskultorearen sormena inspiratu zuten iturriak eta arteari egindako ekarpen pertsonala identifikatu ahal izango ditugu. Lehen lanak aztertzean, Jorge Oteizaren eta Henry Mooreren eragina nabari da. Bereziki azpimarratzekoa da, Brancusiren planteamendu eskultorikoen aztarnak ikusten direla. Elementu arkitektonikoak ere aipatzen dira, hala nola kapitelak, gargolak eta barlasaiak, baita antzinako kulturak eta zibilizazioak ere, hala nola egiptoarrak, iberiarrak eta etruriarrak. Hori guztia Sadaren lanak, bere estilo pertsonalak eta eskulturaren ikuskera bereziak iragazten dute. Funtsezkoa da gogoratzea Sada bere puntu gorenera iritsi zela 80ko hamarkadan. Hamarkada horrek eragin nabarmena izan zuen estiloaren eraketan, hein handi batean garai hartako izaera eklektiko eta ironikoagatik. osagai horiek bat egin dezakete Transvanguardia italiarraren eta/edo postmodernitatearen postulatuekin.[6]
Bi lengoaia dute protagonismoa Sadaren ibilbidean, hasiera batean harria zen bere eskultura-produkzioko material nagusia, nahiz eta egia den 80ko hamarkadaren ekuatorean estilo- eta gai-aldaketa handia izan zuela, bere baitan erretornatzen ziren disko eta zirkuluak garatzetik pieza serioagoak eta orekatuagoak sortzera igaro zela, eta eraldaketa horretan funtsezkoa izan zela arrazoi arkeologikoetan inspiratzea.[7]
Berak hartutako norabide berria bere ibilbidearen une garrantzitsuenetako bat da, eta, era berean, funtsezkoa da bere lanean beruna sartzea ekarri zuen hurrengo eta behin betiko urratserako, hala ere hau ez u esan nahi bere bizitzan zehar material ugariekin landu ez izana (zura, terrakota, alabastroa...):
: «En principio tuve bastante admiración por la piedra [...] pero llegó un tiempo en que me junté con mucha obra y si quería hacer tamaños mayores tenía problemas con el peso, con el embalaje [...] y empecé a pensar en la madera e hice también alguna cosa, pero luego ya empecé a trabajar con el plomo [...]». J. C. Resano López, Alfredo Sada..., op. cit. 2014 (424 or..).
Obrak
aldatuGarai eta material ezberdinetako zenbait obra:
- 1974. "Reencuentro" / Berrelkartze (harria)
- 1976. "Paloma" / Usoa (marmola)
- 1976. "Toro" / Zezena
- 1978. "Maternidad" / Amatasuna
- 1978. "Donna"
- 1985. "Basa" / Harroin
- 1985. "Estela" (harria)
- 1985. "Alféizar" / Barlasai
- 1985. "Puerta para un arqueólogo" / Arkeologoarentzako atea (harria)
- 1986. "Columna" / Zutabea
- 1986. "Gargola" (harria)
- 1987. "La mirada del guerrero" / Gudariaren begirada (harria)
- 1988. "Ra" (beruna igeltsuaren gainean)
- 1988. "Cabeza de carnero" / Ahari burua (poliesterraren gaineko beruna)
- 1990. "Exvoto" (beruna igeltsuaren gainean) Nafarroako Museoaren erakusketa iraunkorraren parte.
- 1990. "La mujer ciprés" / Emakume altzifrea (brontzea)
- 1991. "Anana" (marmola)
Banakakoak
aldatuUrtea | Erakusketa | Kokapena |
---|---|---|
1983 | Kultura aretoa, Nafarroako Aurrezki Kutxa | Iruña, Nafarroa |
1985 | Monet galeria | Iruña, Nafarroa |
1986 | García Castañón aretoa | Iruña, Nafarroa |
1990 | Errioxako Museoa
Emilio Navarro galeria |
Logroño, Errioxa
Madril |
1994 | "Exposición conmemorativa" García Castañón aretoa | Iruña, Nafarroa |
2017 | "Sada x Sada" Nafarroako Ateneoa eta Alfredo Sada elkartea | Iruña, Nafarroa |
Kolektiboak
aldatuUrtea | Erakusketa | Kokapena |
---|---|---|
1981 | Euskal Aste Kulturala | Zitadela, Iruña, Nafarroa |
1982 | Gasteizko V. Bienala | Gasteiz, Araba |
1989 | "Adquisiciones del Museo de Navarra. 1985-1988"
"Adquisiciones del Museo de Navarra. 1985-1988" "Propuesta 89" Arte Ederren Zirkulua |
Iruña, Nafarroa
Tutera, Nafarroa Madril |
1990 | "Espacios de arte" | - |
1991 | "ARCO 91" | Madril |
1996-1997 | "75 años de pintura y escultura en Navarra. 1921 – 1996" Amaiurreko Gaztelu aretoa | Iruña, Nafarroa |
2017-2018 | "Alfredo Sada. Escultor" Kondestablearen jauregia | Iruña, Nafarroa |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Resano López, Juan Cruz. (2014). Piedra y plomo, metarrelato y distopía: significación de la evolución escultórica de Alfredo Sada. Príncipe de Viana, 411 or. ISSN 0032-8472..
- ↑ Resano López, Juan Cruz. (2014)., 412 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Resano López, Juan Cruz. (1998). Alfredo Sada (1949-1992): un proyecto escultórico por recuperar. Arte e identidades culturales: actas del XII Congreso Nacional del Comité Español de Historia del Arte. CEHA: Oviedo, 658 or..
- ↑ Resano López, Juan Cruz. (2014)., 413 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) EFE. (1992-09-20). «El escultor Alfredo Sada muere a los 42 años» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
- ↑ Resano López, Juan Cruz. (1998)., 657 or..
- ↑ Resano López, Juan Cruz. (2014)., 414 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Alfredo Sada Laguardia. .
Bibliografia
aldatu- Arozamena Ayala, Ainhoa; Auñamendi Eusko Entziklopedia. Sada Laguardia, Alfredo. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2024. [Kontsulta data: 2024ko Martxoaren 05a]. Eskuragarri hemen: https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/sada-laguardia-alfredo/ar-119523/
- Resano López, J.C. (1998). Alfredo Sada (1949-1992): un proyecto escultórico por recuperar. Arte e identidades culturales: actas del XII Congreso Nacional del Comité Español de Historia del Arte. CEHA: Oviedo, 655-668. https://arteceha.files.wordpress.com/2016/06/actas-completas-oviedo.pdf
- ________________ (2014). Piedra y plomo, metarrelato y distopíasignificación de la evolución escultórica de Alfredo Sada. Príncipe de Viana, Año nº 75, Nº 260, 411-431. ISSN 0032-8472. https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=4953447
Kanpo estekak
aldatu- "Sada, Alfredo". Hiriko eskulturen gida. Iruñeko Udala.
- "Alfredo Sada Laguardia". Real Academia de la Historia.
- Heriotzaren 25. urteurrenetik egindako azken eskulturetako katalogoa