[go: up one dir, main page]

Alfabetatzearen Nazioarteko Eguna

Alfabetatzearen Nazioarteko Eguna urtero irailaren 8an ospatzen den nazioarteko ospakizuna da, eta UNESCOk, 1966ko urriaren 26an, bere Konferentzia Orokorraren 14. saioan izendatu zuen. 1967an ospatu zen lehen aldiz. Bere helburua alfabetatzeak norbanakoentzat, komunitateentzat eta gizarteentzat duen garrantzia azpimarratzea da. Ospakizunak hainbat herrialdetan egiten dira[1][2].

Alfabetatzearen Nazioarteko Eguna
Irudia
Motanazioarteko egun
Honen izena daramaalfabetatze
Commemorates (en) ItzuliAnalfabetismo
Indarraldi1966ko urriaren 26a - 
EgunIrailaren 8
Denbora-tarte1967 - 
FundatzaileaUNESCO
Argumentu nagusiaalfabetatze
AntolatzaileaUNESCO

Webguneunesco.org…

775 milioi pertsona inguruk ez dute gutxieneko alfabetatze gaitasunik; bost heldutik bat oraindik alfabetatu gabe dago, eta, horietatik bi heren, emakumeak dira[3]. 60,7 milioi haur eskolatu gabeak dira, eta beste askok modu irregularrean joaten dira, edo eskola uzten dute[4][5].

UNESCOren "Global Monitoring Report on Education for All (2006)"-ren txostenaren arabera[6], Hego Asiak du eskualdeko helduen alfabetatze-tasa baxuena (% 58,6), eta, ondoren, Saharaz hegoaldeko Afrikak (% 59,7)[7]. Munduan, alfabetatze-tasa baxuenak dituzten herrialdeak Burkina Faso (%12,8), Niger (% 14,4) eta Mali (% 19) dira. Txostenak analfabetismoaren eta pobrezia larrian dauden herrialdeen eta analfabetismoaren eta emakumeen aurkako aurreiritzien arteko lotura argia erakusten du.

Ospakizunak

aldatu
 
Archives New Zealand Flickr kontuan partekatutako irudia Alfabetatzearen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Alfabetatzearen Nazioarteko Egunaren ospakizunek gai zehatzak jaso izan dituzte «Guztientzako Hezkuntza» helburuekin eta Nazio Batuen Erakundeko beste programa batzuekin, hala nola «Nazio Batuen Alfabetatze Hamarkada» programarekin[8]. 2007ko eta 2008ko ospakizunaren gaia «Alfabetatze eta Osasuna» izan zen, eta osasun-hezkuntzan abangoardian dauden erakundeak saritu ziren[9]. Horixe izan zen Nazio Batuen Alfabetatzearen Hamarkadako 2007-2008 biurtekoaren gaiaren hanpadura ere[10]. Hain zuzen ere, 2008ko Alfabetatzearen Nazioarteko Egunak enfasi handia jarri zuen «Alfabetizazioa eta Epidemia» gaian, eta arreta gaixotasun kutsakorren inguruan ezarri zen, hala nola GIBan, tuberkulosian eta malarian, munduko osasun publikoko kezka nagusietako batzuk baitira. 2009–2010 aldirako «Alfabetizazioa eta Jabekuntza»[11] gaia nabarmendu zen, genero berdintasunari eta emakumeen ahalduntzeari arreta berezia jarriz. 2011–2012ko ospakizunen gaia, berriz, «Alfabetatzea eta Bakea» da[12].

UNESCOri, Idazle hauek laguntzen diote Writers for Literacy Initiative-ren (Alfabetatzerako Idazleak Ekimena) bidez[13]: Margaret Atwood, Paul Auster, Philippe Claudel, Paulo Coelho, Philippe Delerm, Fatou Diome, Chahdortt Djavann, Nadine Gordimer, Amitav Ghosh, Marc Levy, Alberto Manguel, Anna Moi, Scott Momaday, Toni Morrison, Érik Orsenna, Gisèle Pineau, El Tayeb Salih, Francisco Jose Sionil, Wole Soyinka, Amy Tan, Miklós Vámos, Abdourahman Waberi, Wei Wei, Banana Yoshimoto. Analfabetismoaren arazoaren inguruan sentsibilizatzen laguntzen dutenak ez dira soilik idazleak, idazleen konpromisoarekin batera, analfabetismoaren aurkako borrokaren alde egiten duten hainbat enpresa eta erakunde solidario daude. Alfabetatzearen Nazioarteko Egunaren aldeko batzuk honako hauek dira: Global Development Research Center, Montblanc, National Institute for Literacy eta Rotary International.

« "Itxaropenaren mundua berrasmatu behar dugun garai honetan, alfabetatzea inoiz baino garrantzitsuagoa da. Nazioarteko Egun honetan, horrela, hezkuntzan parte hartzen duten guztiei gonbidatzen diet inbertsioak bidertzera eta baliabide guztiak mobilizatzera, norbanako bakoitzaren ahalmena askatzeko. mundu partekatu baten zerbitzura».

Audrey Azoulay, UNESCOko zuzendari nagusia, Alfabetatzearen Nazioarteko Egunaren harira[14]

»

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu