[go: up one dir, main page]

Aleksandr Nikolayevitx Benois (errusiera zirilikoz Александр Николаевич Бенуа, Aleksandr Nikoláyevich Benuá; San Petersburgo, 1870eko maiatzaren 3agreg./apirilaren 21ajul. - Paris, 1960ko otsailaren 9a), ziuraski familia artistikoko kiderik garrantzitsuena izan zen. Egungo balletean eta eskena diseinuan izan zuen eragina oinarrizkoa izan zen.

Alexandre Benois

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakАлександр Николаевич Бенуа
JaiotzaSan Petersburgo1870eko apirilaren 21a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Frantzia
HeriotzaParis1960ko otsailaren 9a (89 urte)
Hobiratze lekuaBatignolles Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaNicholas Benois
AmaCamilla Cavos
Ezkontidea(k)Anna Karlovna Benois (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaBenois family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSan Petersburgoko Unibertsitate Inperiala 1894)
The Second Saint Petersburg Gymnasium (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, idazlea, koreografoa, arte-historialaria, libretista, marrazkilaria, eszenografoa, exlibrist (en) Itzuli, arte-kritikaria, diseinatzailea, dekoratzailea, errealizadorea eta jantzi-diseinatzailea
Lantokia(k)San Petersburgo
Alemania
Suitza
Italia
Paris
Paris
Paris
Haga
Paris eta Milan

IMDB: nm0072216 IBDB: 24664
Musicbrainz: a25f22ba-de5a-471c-83fc-c1bc79ad4ec1 Discogs: 2234798 Find a Grave: 23690737 Edit the value on Wikidata

Aleksandren aita, Nicholas Benois eta anaia, Léon Benois, errusiar arkitekto garrantzitsuak izan ziren. Aleksandrek ez zuen pentsatu bere bizitza artera dedikatzea eta San Petersburgoko Estatu Unibertsitatean Zuzenbide Fakultatean graduatu zen 1894an. Hiru urte beranduago, Versaillesen zegoen bitartean Luis XIV.aren Azken Ibilaldiak irudikatzen zituzten akuarela batzuk margotu zituen. Pável Tretiakovek 1897an erakutsi zituenean, Serghei Diagilev eta Léon Baksten arreta erakarri zuten. Elkarrekin Mir iskusstva arte aldizkaria sortu zuten, helburu bezala modernismoa Errusian bultzatzea zuena.

Mende berriko lehen hamarkadan, Benoisk Mir iskusstva editatzen jarraitu zuen, baina bere ikerketa interesak ere jarraitu zituen. XIX. mendeko errusiar arteari eta Tsárskoye Selóari buruzko zenbait monografia prestatu eta inprimatu zituen. 1918 eta 1926 artean Hermitage Museoko maisu zaharren galeria abiarazi zuen, non bere anaiaren heredentzia ziurtatu zuen, Leonardo Da Vinciren La Madonna Benois. 1903an Puxkinen Brontzezko zaldunarentzako bere marrazkiak inprimatu zituen, ordutik, generoko maisulanetako bat bezala errekonozituak izan direnak.

1901ean Benois Mariinsky Antzokiko eskena zuzendari izendatua izan zen. Ordutik, bere denbora gehiena eskena diseinura eta apaindurara dedikatu zuen. Les Sylphides (1909, Giselle (1910) eta Petrushka (1911) bere lorpenik handienen artean daude. Batez ere Sergei Diagilevekin Errusiar Balletentzat lan egin zuen arren, aldi berean Moskuko Arte Antzokiarekin eta Europako beste antzoki nabarmengarri batzuekin ere lan egin zuen. Bere Memoriak bi liburukitan argitaratu ziren 1955ean. Eugene Lanceray eta Zinaida Serebriakova errusiar artistak bere ilobak izan ziren, eta Sir Peter Ustinov britainiar aktorea bere iloba-biloba.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexandre Benois Aldatu lotura Wikidatan