Ahabia
Ahabia[1] (Vaccinium myrtillus) Ericaceae familiako landare bat da. Baia jangarriak ematen ditu. Europako, Ipar Amerikako eta Asiako iparraldean hazten da, mendietako oihanpeetan, lurzoru azidoetan, zohikaztegietan eta konifero-basoetan. "Ahabia" hitzak -a itsatsia du[1]
Ahabia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Ericales |
Familia | Ericaceae |
Generoa | Vaccinium |
Espeziea | Vaccinium myrtillus |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | ahabia |
Basionimoa | ahabia |
Ezaugarriak
aldatuZuhaixka hostoerorkorra da, metro bateko altuerarainokoa. Adar berdeak ditu. Hostoak obalatuak dira, txandakatuak, larrukarak, berde argiak edo horixkak; ertzak horzdunak dira, eta peziolo laburra dute. Loreak txikiak dira, berde arrosaxkak, bost petaloz eta bost sepaloz osatuak. Fruitua baia beltz urdinxka bat da, zapore atseginekoa eta gazi-gozoa.
Hostoak aberatsak dira burdina eta manganesotan, baita azido organikotan ere (azido bentzoikoa, azido malikoa, azido zitrikoa, azido kinikoa...). Fruituak taninoak ditu, azukreak eta pektina.
Propietateak
aldatuAstringentea da, taninoengatik. Tonikoa eta antiseptikoa da, eta P bitamina du. Asko janez gero, intoxikazioa eragin dezake hidrokinonagatik.
Sinonimia
aldatu- Vaccinium myrtillus bar. leucocarpum Hausm. 1852
- Vaccinium myrtillus bar. anomalum Rouy 1908
- Vitis-Idaea myrtillus (L.) Moench 1794
- Vaccinium montanum Salisb. 1796
- Vaccinium angulosum Dulac 1867
- Myrtillus sylvatica Drejer 1838
- Myrtillus nigra Gilib.
- Myrtillus sylvaticus Drejer
- Vaccinium myrtillus var. minoriflora Sennen & Elías in Sennen