Akaiar Liga
greziar hiri-estatuen arteko konfederazioa
Akaiar Liga (antzinako grezieraz, Κοινὸν τῶν Ἀχαιῶν) Akaiako hamabi hirien konfederakuntza izan zen. K.a. V. mendean sortu zen . K.a. 280. urtean berriz ere egituratua, mazedoniarren agintearen aurka altxatu zen. Ipar Peloponesora zabaldua, ez zuen hala ere Espartarekiko ituna lortu zuen. Bat eginik azkenik mazedoniarrekin, etoliarren aurkako gerra irabazi (K.a. 220-217) eta, ondoren, Esparta konkistatu zuten (K.a. 188). Erromatarrek suntsitu zuten liga K.a. 146. urtean, Leukopetran lorturiko garaipenaren ondoren.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-03-03 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.