[go: up one dir, main page]

2017 zientzian

2017ko aurkikuntza eta aurrerapen zientifikoen zerrenda

Jarraian aurki ditzakezue 2017an zientzian egin ziren aurrerapen eta egitasmo nagusiak. Nazio Batuek 2017. urtea, garapenerako turismo jasangarriaren nazioarteko urte gisa izendatu zuten.

Gertakizunak

aldatu
 
Jupiterren barnealdea.

Astronomia

aldatu

Biologia eta medikuntza

aldatu
 
Lehenengo dinosauro horietako bat.
  • Martxoaren 22
    • Zientzialariek dinosauroen zuhaitz genealogikoa sailkatzeko modu berri bat aditzera eman zuten, aurkitu ziren proba berri batzuetan oinarrituta dago modu berri hau. Sailkapen berri honen arabera, lehenengo dinosauroak, duela 200 milioi urte inguru sortu zirenak, bi zango eta atzapar handiak zituzten animali txiki orojaleak ziren. Hauen ondorengoek, (hegazti-dinosauroak ez zirenek) duela 66 milioi urte arte iraun zuten.
  • Apirilaren 10
    • Australiako Koral Hesi Handiak bigarren aldiz bertako koralen txuritze prozesu bat jasaten ari dela iragarri zuten zientzialariek, lurralde honen bi herenei eragin zien aipatutako prozesuak.
  • Apirilaren 26
    • Zientzialariek lehen gizakiak Ipar-Amerikar kontinentera, gutxienez, duela 130 000 urte inguru iritsi zirela adierazi zuten arrasto batzuk aurkitu zituzten Cerutti Mastodon gunean. Esan beharra dago, arrasto hauek aurkitu baino lehen, soilik, duela 15 000 urte inguru iritsi zirela pentsatzen zela.
  • Maiatzaren 4
    • Oxford unibertsitateko ikasle batek ehun biologiko biguinak erabiltzen dituen lehen erretina sintetikoa sortu zuen.
  • Maiatzaren 9

Fisika

aldatu

Matematika

aldatu

Lurraren zientziak

aldatu
  • Urtarrilaren 6
    •  
      Larsen C plataforma
      Hainbat ikerketaren arabera Larsen C izotz plataformaren zati handi bat Antartikatik banantzekotan dago. 10 izotzmendi handi eratuko direla uste da, seguruenik orain arte erregistratu diren handienak izango dira. Haustura honek plataforma ahuldu egingo du, etorkizunean deusezten bada, mundu mailan, itsasoaren maila 10cm igoko litzake.
  • Urtarrilaren 18
    • NASAren azterketa independenteek eta Ozeano eta Atmosferaren Administrazio Nazionalak (ingelesez, National Oceanic and Atmospheric Administration, NOAA) 2016, erregistroak daudenetik izan den urterik beroena zela frogatu zuten, 20. mende erdialdeko bataz besteko tenperatura baino 0,99 °C gehiagorekin. Gogoan izan behar dugu aurreko urteetan, 2014 eta 2015 urteetan ere marka hau bete zela.
  • Apirilaren 22
    • Lurraren egunean March for Science deitu zitzaion ibilaldi bat egin zen mundu osoko 600 bat hirietan.
  • Maiatzaren 18
    • Zientzialariek Antartika azkeneko 50 urteetan berdatze azkar bat jasaten ari dela adierazten duen ikerketa bat argitaratu zuten. Garai batean, Antartikako goroldioa urteko 1 mm handitzen zen, baina gaur egun 3 mm handitzen da urtero.

Kimika

aldatu

Informatika eta teknologia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Orrialde orokorrak:

Zientzien historia:

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu