[go: up one dir, main page]

1995eko Korrika edo 9. Korrika Euskal Herrian zehar ospatzen den Korrika jaialdiaren bederatzigarren edizioa izan zen. AEK elkarteak antolatu zuen eta ekitaldi honetan Mikel Laboa abeslaria omendu zuen. Jalgi hadi euskaraz leloa izan zuen.

1995eko Korrika
Irudia
LeloaJalgi hadi euskaraz
Motalasterketa
Honen parte daKorrika
Denbora-tarte1995eko martxoaren 17a - 1995eko martxoaren 26a
HerrialdeaEspainia
AbiapuntuDonibane Garazi
HelmugaGasteiz
Lanaren edo izenaren hizkuntzaeuskara

Ibilbidea

aldatu

Donibane Garazin abiatu zen martxoaren 17an eta Gasteizen bukatu zen hilaren 26an. Korrikak guztira 2.150 kilometrotako ibilbidea egin zuen, ordura arteko luzeena. Mikel Laboa bera sartu zen lekukoarekin Gasteizko Ama Zuriaren plazan inguruan AEK-ko antolatzaile taldea zuela. Laboak irakurri zuen berak idatzia zuen mezua.[1]

Korrika Kulturala

aldatu

Aurreko urtean bezala, Korrika hasi baino bi hilabete lehenago aurkeztu ziren Korrikaren inguruan antolaturiko ekintzak, bai eta abestia eta bideoklipa ere.

Abestia

aldatu

Kepa Junkerak (musika) eta Edorta Jimenezek (hitzak) egin zuten kanta. Abestia grabatzerako orduan garai hartan sona handia zuten hainbat artista azaldu ziren; Maixa ta Ixiar, Alex Sardui, Kepa Junkera eta Gorka Sarriegi.[2][3]

Hona aukera: jalgi hadi euskaraz!
Laga erdara, bizi ganoraz.
Ez egin galde gu zenbat lagun ote;
hirekin asko izan gaitezke.
Itsasoan ura ta harea;
euskara ere gurea;
denona da kaleko hondartza;
gerorantza
goazen Korrika!
Hona aukera: jalgi hadi euskaraz!
Laga erdara, bizi ganoraz.

Hona aukera: jalgi hadi euskaraz!
Laga erdara, bizi ganoraz.
Denon arnasaz ta hire izerdiaz
eginak kasik bide erdia.
Basoetan pinu ta pagoa;
euskara da geroa;
laster bedi karrikako oihana
euskalduna
goazen Korrika!
Hona aukera: jalgi hadi euskaraz!
Laga erdara, bizi ganoraz.

Hona aukera: jalgi hadi euskaraz!
Laga erdara, bizi ganoraz.
Eskuz-ezku eta azkar pausoa
egin dezagun bide osoa.
Haizez doaz kantu ta oihuak;
jaso denok eskuak.
Gure sua euskararen garra
helmugara
goazen Korrika!
Hona aukera: jalgi hadi euskaraz!
Laga erdara, bizi ganoraz.

Erreferentziak

aldatu
  1. Korrika - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2017-08-31).
  2. (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Noticias de. «22 korrika, 22 abesti» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-07).
  3. Txatxangorria-Euskal Karaokeak. (2014-10-24). Bizi ganoraz Kepa -Junkera Edorta Jimenez-. (Noiz kontsultatua: 2017-09-01).

Kanpo estekak

aldatu