Zelesiria
Zelesiria | |
---|---|
Txantiloi:Herrialde info Seleukotar Inperioa | |
Administrazioa | |
Geografia | |
Demografia |
Zelesiria[oh 1] (antzinako grezieraz Κοίλη Συρία, Koílē Syría, eta latinez, Coele-Syria), Siria historikoko eskualde bat, Seleukotar inperioko eparkia[oh 2] bat eta erromatar inperioko probintzia bat izan zen. Hainbat modutan idatzi izan da hizkuntza eta grafia ezberdinetan: Coelesyria[1], Celesyria[2], Celesiria[3], Siria-Coele[4], Coele-Siria[5], Coelēsyria[6],eta beste.
Greziarrek izen hori Siriako eskualde bati eman zioten. Greziarrek, hasiera batean, Libano eta Antilíbanoaren arteko depresio izendatzeko erabiltzen zuten Zelesiria izena, egungo Bekaa harana. Hortik haratago, Jordan bailara eta Itsaso Hila zeuden. Baina, gero, terminoa lausoago egin zen, eta Fenizia izenarekin batera, Egipto eta Ziliziaren arteko eremu osoa seinalatzen zuen. Lagida dinastian Siria eta Fenizia sartzen ziren[7].
Luzaroan uste izan da Κοίλη Συρία, "hondoratuta dagoen Siria" esan nahi zuela, Κοίλη hondoratuta dagoena esan nahi zuelako. bana gaur egun uste da, greziar Κοίλη hitza, arameraz esaten zuten Kul hitza mailegatu, eta etimologia oker bategatik, Κοίλη bihurtu zela. Kul osoa esan nahi du, eta beraz, arameraz, Siria osoa izendapena erabiltzen zuten.
Erromatar probintzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Septimio Severo enperadoreak Siria erromatar probintzia zatitu zuenean izen hau eman zion iparraldeko zatiari. Horrela, Zelesiria edo Coele-Syria probintzia eratu zuen, hiriburua Laodizean jarrita[5].
Dioklezianoren garaian lurraldeen antolaketa berri eta sakona egon zen inperio osoan. Berrantolaketa hori 295. urtearen inguruan iritsi zen Ekialdera. Orduan, erromatar administrazioa honela geratu zen eskualdean. Zortzi probintzia, hiriburu banarekin: Arabia Petrarekin, Libanoko Augusta Bosrarekin, Siria-Palestina Cesarearekin, Fenizia Tirorekin, Coele-Siria Antiokiarekin, Eufratesko Augusta Cyrrhusekin, Osroene Edesarekin eta Mesopotamia Nisiberekin[5].
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Jose Antonio Uriarte: Biblia (2)» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
- ↑ Estatu bateko lurralde unitate nagusia zen. Ekialdeko Erromak erabili zuen eta probintziaren sinonimoa da. Geroago, eliza ortodoxoak entitate politiko hori mantendu zuen. Mendebaldean diozesi bat denaren antzekoa da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Flavius Josephus, Antiquities of the Jews, Book 10, section 219» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
- ↑ «Flavius Josephus, Antiquities of the Jews, Book 1, section 143» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
- ↑ Mastrocinque, Attilio. (1993). «'Guerra di successione' e prima guerra di Celesiria: un falso moderno e una questione storica.» Ancient society (24): 27–40. ISSN 0066-1619. (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
- ↑ Silva, Gilvan Ventura da. (2022). «Libânio e a interferência dos Honorati e Pricipales nos julgamentos do governador da Síria-Coele (séc. IV d.C.)» Revista Diálogos Mediterrânicos (22): 19–35. ISSN 2237-6585. (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Ejea Vivancos, Alejandro. (2005). " Eufratense et Osrhoene": poblamiento romano en el Alto Éufrates sirio. El Norte de Siria en los períodos romano y bizantino. Contexto histórico. in: Antigüedad y Cristianismo. Monografías históricas sobre la antigüedad tardía, XXII. Murtziako unibertsitatea.
- ↑ «Definition - Numen - The Latin Lexicon - An Online Latin Dictionary - A Dictionary of the Latin Language» latinlexicon.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
- ↑ «Celesiria - Inicio - Diccionario Tesauro de Historia Antigua y Mitología» www.tesaurohistoriaymitologia.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).