[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Zela

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zela zaldi eta beste zamarien gainka modu eroso eta seguruan ibiltzeko eserlekua da, zamariaren gorputzari bira emanda zingira batez lotzen dena. Zela badude, beste batzuen artean, zaldi, asto, mando, gamelu edo idietan ezartzeko.

Ez da zelaren asmakizunaren data ezagutzen. Seguruen hasiera batean lokarriekin lotutako tapakiak baino besterik ez ziren, gero, denborarekin, hobetzen joango zirela.

Zelaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wanli garaiko zela txinatarra. (1572-1620)

Ezagututako lehenengo zelak K.a. VII. mendekoak dira, ustez eszitiarrek,gaur egungo Iran aldeko herri nomada batek, asmatutakoak. Orein ilez beteak zeuden eta feltrozko zintetan muntatutako feltrozko bi kuxinez osatuta zeuden. Kasu batzuetan, kuxinak atzealdean eta aurrealdean jarritako zurezko jarleku-egiturari lotuta zeuden.

Adituen ustez eszitiarrak izan ziren aurrenetarikoak zaldiak etxekotzen eta hezten. Horretarako estepetako tarpan zaldi basatiak erabili zituzten. Zaldun trebeak omen ziren.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]