Zaz
Zaz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Enól |
Jaiotza | Tours, 1980ko maiatzaren 1a (44 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Toulouse Regional Conservatory (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria eta estudioko musikaria |
Altuera | 1,62 metro |
Lantokia(k) | Paris |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Les Enfoirés |
Izengoitia(k) | Zaz |
Genero artistikoa | chansona pop musika herri-kanta jazza Gypsy jazz (en) |
Musika instrumentua | ahotsa gitarra akustikoa |
Diskoetxea | Play On |
zazofficial.com | |
Isabelle Geffroy, artistikoki Zaz deitua (Chambray-lès-Tours, 1980ko maiatzaren 1a) frantziar kantautore eta abeslaria da, pop, jazz, rock, chanson eta gipsy jazz bezalako generoak elkartzen dituena. Ekintzailea da eta GKEkin lankidetzan aritzen da. [1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geffroyren ama gaztelaniazko irakaslea zen eta aita enpresa elektriko bateko langilea. 5 urte zituela Tourseko Kontserbatorioan hasi zen solfeo ikasten baita bibolina, pianoa eta kitarra jotzen eta abesbatzan abesten. 2000an, 20 urte zituela, beka bat lortu zuen Bordelen musika modernoa ikasteko. Orduan hasi zen musika-estilo desberdinekin saikerak egiten: afrokubatarra, jazz, funky, gospel, eta abar.
Hainbat musika proiektutan aritu ondoren, Parisera abiatu zen eta han 1. diskoa grabatzea lortu zuen. 2010eko udaberrian egin zuen ospera jauzia bere Je veux abestiari esker, bere lehen albumeko bigarren abestia. Geroztik munduan zehar ari da bere kantuekin.[3][1][4]
Chanson berriaren adierazle gorenetakotzat jotzen da eta, egungo abeslarien artean, Frantzian oihartzun mediatikorik handienetarikoa dauka berak. Geffroyk berak zein taldekideek sortutako kantuek ez ezik, frantziar musikako hainbat kantu klasikoez egin dituen interpretazioek egin dute Zaz ezagun (La Parisienne, La vie en rose, etab.). Gainera, tributoetan ere parte hartu izan du.[3] Martin Scorseseren Hugo Cabret filmaren soinu-bandan eta Plácido Domingorekin batera abestu zuen.[5][6]
Konpromiso sozial biziko pertsona da eta Zazimut Fundazioa sortu du lurra eta bizidunaren errespetua sustatzen duten GKE txikien proiektuei laguntza emateko.[7]
Zaz Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tarnose inguruko Izar Adats musika-taldean bi urtez aritu zelarik kantuan, Pirinio erdialdeko eskualdeetan eta Ipar Euskal Herrian itzuliak egin zituen; ondorioz, badu euskal kultura eta hizkuntzaren berri.[1]
2015ean Donostiako Jazzaldian abestu zuen.[8][9][10] 2018an Iruñean egon zen.[11] 2019an Zaz-ek Baionan bi kontzertu eman zituen Kanboko Xan Mixel Garikoitz kolegioko 200 ikasleren koroak lagundurik.[1]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diskoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zaz (2010)
- Sans tsu tsou (2011)
- Recto Verso (2013)
- Paris (2014)
- Sur la route (2015)
- Paris, Encore! (2015)
- Au rendez-vous des Enfoirés (2016)
- Effet Miroir (2018)
- Isa (2021)
Urtea | Diskoa | "150" arrakastatsuenen zerrenda | ||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Austria | Belgika, Flandria | Belgika, Valonia | Frantzia | Alemania | Grezia | Italia | Polonia | Suitza | Herbehereak | Errusia | Txekia | Espainia | ||||
2010 | ZAZ | 12 | 65 | 1 | 1 | 3 | 3 | 19 | 14 | 10 | 56 | 8 | 29 | 93 | Diamantezko diskoa | |
2013 | Recto verso | 5 | 16 | 3 | 2 | 2 | — | — | 5 | 3 | — | — | — | 23 | Diamantezko diskoa | |
2014 | Paris | 4 | 8 | 2 | 2 | 5 | — | — | 9 | 3 | 54 | — | — | 17 | ||
2015 | Sur la route | — | 36 | 10 | 4 | — | — | — | — | 9 | — | — | — | — | Platinnozko diskoa | |
2015 | Paris, Encore! | |||||||||||||||
2016 | Au rendez-vous des Enfoirés | |||||||||||||||
2018 | Effet Miroir |
Singleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Abestia | Zerrendak | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Belgika, Flandria | Belgika, Valonia | Suitza | Austria | Alemania | Frantzia | Polonia | Bulgaria | Quebec | ||
2010 | Je veux | 34 | 2 | 23 | 16 | 22 | 34 | 23 | 26 | — |
2010 | Le long de la route | 32 | 16 | — | — | — | 62 | 39 | — | — |
2011 | La fée | — | 7 | — | — | — | 40 | 35 | — | — |
2012 | Éblouie Par La Nuit | 17 | 34 | — | — | — | 29 | — | — | — |
2013 | On ira | — | 21 | 15 | 74 | 47 | 12 | — | — | 1 |
2013 | Comme ci, comme ça | 76 | 56 | — | — | — | — | — | — | — |
2013 | Si | 86 | 53 | — | — | — | 34 | — | — | — |
2014 | Gamine | — | 57 | — | — | — | 169 | — | — | — |
Errekonozimenduak eta sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2015ean Echo Saria "Emakumezko artista internazional hoberena" kategorian.[12]
- 2011n Abestirik originalenari Les Victoires de la musique saria "Je veux" abestiarekin.[13]
- 2010ean European Border Breaker Awards Saria.[14]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d Berria.eus. ««Ez zaio beldurrik ukan behar ezberdin izateari »» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «"Madrid sera toujours Madrid", pero rendido a la Francia de Zaz» www.efe.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-18).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Zaz - Edad, ciudad natal, biografía» Last.fm (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Martínez, Chema García. (2015-07-23). «Zaz, un brillo en la canción francesa» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
- ↑ «Zaz chante Coeur Volant pour Hugo Cabret» FIGARO 2011-12-16 (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
- ↑ SOUS LA VILLE TV. (2012-12-06). PLACIDO DOMINGO et ZAZ - La chanson des Vieux Amants. (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
- ↑ (Frantsesez) «ZAZIMUT - Site officiel» ZAZIMUT - Site officiel (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
- ↑ Josep Lluis Rivera Garcia. (2015-08-24). ZAZ - "50 HEINEKEN JAZZALDIA 2015" (Tve) (HD) (completo). (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Un Zaz en todo el corazón» El Diario Vasco 2015-07-24 (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
- ↑ 50 edizioa 2015. Jazzaldia (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Guenaga, Aitor. «ZAZ es una payasa adorable» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
- ↑ (Ingelesez) «Germany's Echo Awards 2015: All the winners» Music Business Worldwide 2015-03-27 (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
- ↑ (Frantsesez) Mehlen, Paul. (2011-03-01). «Les Victoires de la musique 2011 : ZAZ élue chanson originale de l'année» melty (Noiz kontsultatua: 2019-05-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) EFE. «La cantante francesa Zaz ofrece un adelanto de su nuevo disco con "On ira"» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-18).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zaz abeslariaren webgune ofiziala (Ingelesez)