Zortziko handi
Zortziko handia edo lau puntuko handia, bertsolaritzan, 10 eta 8 silabako lau ahapaldi dituen bertsoa da. Lerro bakoitietan 10 silaba ditu eta bikoitietan 8 silaba. Errima lerro bikoitietan jartzen da. Adibide bat Ume eder bat doinua izan daiteke.[1][2][3][4]
Zortziko handiak 18 silaba eta bi etenaldi baditu: lehena, bosgarren silabaren ondotik, bigarrena, hamargarrenaren ondotik. Azken zortzi silabak nahi bezala uztartzen dira.[5]
Zortziko handi izena Hego Euskal Herrian erabiltzen da batez ere, eta lau puntuko handi Iparraldean.
Adibidea: Ume eder bat
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- U-me e-der bat i-ku-si nu-en // Do-nos-ti-a-ko ka-le-an
- 1...2..3...4...5./..6.7..8..9..10 // 1....2...3...4..5..6..7...8
Lau aldiz errepikatzen da egitura hori:
- Ume eder bat ikusi nuen .........(10)
- Donostiako kalean, ................. (8a)
- hitz erditxo bat hari esan gabe (10)
- nola pasatu parean? ............... (8a)
- Gorputza zuen liraina eta ........(10)
- oinak zebiltzan aidean .............(8a)
- Politagorik ez det ikusi ............(10)
- nere begien aurrean ................(8a)
Doinu ugari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertsolariek gehien baliatzen dituzten neurriak Zortziko handia edo Zortziko txikia dira, bertsoak 4 neurtitz dituelarik.[5]
Bertsolaritzaren Datu-Basean 393 doinu eskaintzen dira[6] eta bat-bateko saioetako grabazioetan 20tik gora erreferentzia agertzen dira.[7]
Zortziko handiko neurria duten bertso guztiak doinu askorekin kantatu daitezke, doinu asko baitago zortziko handiko neurrian, 393 gutxienez, Euskal Herrikoak eta nazioartekoak ere bai. Esate baterako, hauek:
- Andre Madalen andre Madalen[8]
- Pello Josepe
- Santa Agata
- Ari naizela ari naizela[9]
- Bertso polit bat
- Ume eder bat[10]
- Hara nun diran
- Zazpiak oihal batetik[11]
- Zazpiak bat
- Zikiro beltza ona duk baina[12]
- Zorion etxe hontako denoi (Agate deunarena)[13]
- Hormatxoriak (Anttoni, Anttoni)
- Salamankako kanta
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Ume eder bat ikusi nuen I - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-03).
- ↑ «Zortziko handia eta Zortziko txikia» EKE (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
- ↑ Mendizabal, Mikel; Kazabon, Antton. (1993). Txikitik handira. Gipuzkoako Ikastolen Elkartea (GIE) ISBN 84-7703-040-5. PMC 247599958. (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
- ↑ Iturriaga, Unai; Arozena, Estitxu. (D.L. 2007). Gu ere bertsolari. Lanku ISBN 978-84-935192-8-5. PMC 1123139138. (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
- ↑ a b «Zortziko handia eta Zortziko txikia» EKE (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
- ↑ Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Zortziko handia. Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
- ↑ Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Maritxu nora zoaz. Bat-bateko saioen grabazioak.» bdb.bertsozale.eus (Bertsoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea) (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
- ↑ Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Andre Madalen andre Madalen - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Ari naizela ari naizela I - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Ume eder bat ikusi nuen I - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Zazpiak oihal batetik - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Zikiro beltza ona duk baina I - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Zorion etxe hontako denoi - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Metrika eta baliabideak – Ahozko euskal literatura.
- Wikipedian gehien kontsultatzen zortziko handiak Massview (Pello josepe, Santa Agata, Ume eder bat...)