Yersinia
Yersinia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Pseudomonadati |
Filuma | Pseudomonadota |
Klasea | Gammaproteobacteria |
Ordena | Enterobacterales |
Familia | Yersiniaceae |
Generoa | Yersinia [[|]] |
Datu orokorrak | |
Gram tindaketa | bakterio gram-negatibo |
Yersinia generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, bazilo txikiak direnak (kokobaziloak). Enterobacteriaceae familia barnean sailkatuta daude. Anaerobio fakultatiboak dira eta mugikorrak 22 °C-tan, baina ez 37 °C-tan. Ez dute esporarik sortzen.
Genero honetan 8 espezie daude. Klinika mailan Yersinia pestis, Yersinia enterocolitica eta Yersinia pseudotuberculosis dira garrantzitsuenak.
Yersiniaren ezaugarri biokimiko nagusiak hauek dira:
- anaerobio fakultatiboak.
- oxidasa (-)
- katalasa (+)
- glukosa hartzitzen dute gasik sortu gabe
- ez dute laktosa hartzitzen
- H2S (-)
- ureasa (+)
- gelatinaren hidrolisia: aldakorra, tenperaturaren arabera
Yersiniaren ezaugarri metaboliko batzuk oso lotuta daude tenperaturarekin: aintzat hartu behar da hori bakterio honekin laborategiko ikerketak burutzerakoan.
Patogenia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aipatu den moduan, genero honetako giza-patogenoak hiru dira:
- Yersinia pestis, izurri bubonikoaren eragilea. Bakterio honek karraskariak infektatzen ditu, eta karraskari horiek Yersiniaren bektoreak dira; arkakusoek karraskarien odola zurrupatzerakoan mikrobio pila harrapatzen dituzte. Gizakiari ziztatu ondoren arkakusoek gaitza transmititzen dute, zikloa itxiz.
Gizateriaren zigor latza Erdi Aroan eta hurrengo mendeetan, izurri bubonikoa Europatik desagertu da egun, Asian eta Afrikan irauten badu ere.
- Yersinia enterocolitica, yersiniosi gaitzaren eragilea. Yersiniosi hesteetako infekzioa da, beherakoak eta sabeleko mina eragiten dituena. Bakterioak txerriak infektatzen ditu, eta gizakiak txerri haragia kontsumitzerakoan harrapatzen du gaitza.
- Yersinia pseudotuberculosis karraskarietan bizi da, eta gutxitan infektatzen du gizakia. Egiten duenean, hesteetako patologiak sortzen ditu.