Xanana Gusmão
José Alexandre Gusmão (Manatuto, 1946ko ekainaren 20a), Xanana Gusmão ezizenez ezaguna, timortar politikari eta idazlea da. Ekialdeko Timorko presidentea izan zen 2002-2007 bitartean, eta lehen ministroa 2007tik 2015era eta 2023tik.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1946ko ekainaren 20an jaio zen, Manatuto hirian. Jesuitekin ikasi zuen lehenbizi, eta Diliko Institutuan gero. Portugalgo Armadarekin hiru urteko soldaduska egin ondotik, administrazio kolonialean egin zuen lan. 1974an Ekialdeko Timorko poesia saria irabazi zuen. 1975 arte Australian izan zen, Fretilin alderdi independentistako kide.[1] Indonesiak Timor inbaditu eta berehala borroka armatuari lotu zitzaion Falintil gerrillarekin, eta erreboltarien buruzagi izan zen urte askoan. 1992an atxilotu zuen Indonesiak eta heriotzara zigortu. Gero, 20 urteko espetxera jaitsi zioten zigorra. 1999an utzi zuten aske.[2]
2002an, aise nagusitu zen Ekialdeko Timorren independentziaren ondoan egindako lehenbiziko hauteskundeetan, botoen %82,69 lortuta. Ondorioz, herrialdeko lehenbiziko presidente bilakatu zen.[3] 2007an, uko egion zion presidentetzarako hauteskundeetan aurkezteari eta, urte bereko abuztuan, lehen ministro hautatu zuten. 2015eko otsailean utzi zuen kargua.[4]
2023ko uztailean lehen ministro kargura itzuli zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Sarasola, Juanma. Independentzia eskuratuta, lehen gobernua osatu du Xanana Gusmaok. Euskaldunon Egunkaria, 2002ko maiatzak 21, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-4-27).
- ↑ Eskisabel, Idurre. Ekialdeko Timor: zalantzaz beteriko etorkizuna. Euskaldunon Egunkaria, 1999ko abuztuak 29, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-4-27).
- ↑ Herritarrak independentziaren «erronkaz» ohartarazi ditu Gusmao presidente hautatuak. Euskaldunon Egunkaria, 2002ko apirilak 18, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-4-27).
- ↑ Pereira, Marcelino. Primeiro-ministro de Timor Leste, Xanana Gusmão renuncia ao cargo. Reuters Brasil, 2015eko otsailak 6, br.reuters.com.