Xabiertxo
Xabiertxo | |
---|---|
Xabiertxo liburuari buruzko erakusketa. Irudia Jon Zabalo Txiki ilustratzailearen azaleko marrazkian oinarrituta dago. | |
Datuak | |
Idazlea | (1925) |
Generoa | ikasliburua |
Jatorrizko izenburua | Xabiertxo |
Hizkuntza | Euskara |
Herrialdea | EH |
- Artikulu hau euskarazko testuliburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Xabier (argipena)».
Xabiertxo (izenburu osoa: Xabiertxo: umiei euskeraz irakurtzen erakusteko idatzia) irakurketarako euskal testuliburu bat da, Ixaka Lopez Mendizabal eskola-liburu egileak prestatua eta 1925ean lehen aldiz argitaratua. Azala nahiz irudi guztiak Jon Zabalo Txiki marrazkilariak egin zituen.
Garaiko eskola-liburu guztietan zabalkunde handia izan zuena izan zen 1960ko hamarkadara arte behin eta berriz argitaratua izan zen. 1959an bizkaierara moldatu zen Santi Onaindiaren eskutik. Kolorezko irudiz hornitua eta garai hartako euskarazko grafia erabiliz (r eta l hitzei azentu marka jarrita, besteak beste), baserrian girotutako liburua da eta Xabiertxo izeneko mutila du protagonista. Eskola-liburu abertzaletzat jo izan da eta morala, erlijiotasuna eta naturaren goraipamena ere nabarmentzen ditu.
Liburuaren azalean droste efektua ikusten da: Xabiertxo irakurtzen ari den liburua bera irudi auto-errepikakorra da, infinitura luzatzen den erreferentzia bihurkaria.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Xabiertxo, JPG eta PDF formatuetan eskuragarri, Euskal Memoria Digitala webgunean.
- Perez Urraza, Karmele (2005): Xabiertxo eta Sabin, eskola liburutako ikasle eredugarri, Euskalingua.