Victoria Aguirre Anchorena
Victoria Aguirre Anchorena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Buenos Aires, 1860ko ekainaren 6a |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | Santa Fe, 1927ko martxoaren 16a (66 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, arte bildumagilea eta artista bisuala |
Victoria Aguirre Anchorena (Buenos Aires, Argentina, 1858ko ekainaren 6a - ibidem 1927ko martxoaren 16a) margolaria, arte bildumagilea eta Sociedad de Beneficencia elkarteko kidea izan zen 1902az geroztik. Bere lanak Buenos Airesko Ateneoan erakutsi zituen 1894an.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gurasoak Manuel Alejandro Aguirre eta Mercedes Anchorena izan zituen, gerora San Isidro hiria izango zenaren barruan kokatutako landetxe baten jabeak.[2]
Emaile eskuzabala izan zen, ongile isil eta anonimoa, ikasketa eta esplorazio espedizioak ordaindu zituen, bidaiari eta irakurle handia, eta zilargintza kolonialeko bildumagile aditua.[3]Besteak beste, Aguirreren Pasabidea eraikitzeko funtsak eman zituen, Puerto Aguirre herria (geroago, Iguazuko portua deitua) Iguazuko ur-jauziekin lotzeko.[4]
Museo pribatu bat sortu zuen, bere bidaietan eskuratutako obra eta antzinako bildumetan oinarrituta. Gaur egun Udaondo, Fernández Blanco eta Etnografiko museoetan dagoen obra.[5]
Londreseko egonaldi batean, paralitiko eta hitzik gabe utzi zuen eraso bat jasan zuen, halere, bere argitasuna ez zuen galdu. [3]
1927ko martxoan hil zen Buenos Airesen
Aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Buenos Aires Hiriko etorbide batek Vitoria Aguirre izena darama.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Victoria Aguirre en su casa» www.laprensa.com.ar (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).
- ↑ «Genealogía de Victoria Aguirre Anchorena» Geneanet (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).
- ↑ a b laguna, hugo. (). «Historias de… mujeres argentinas: Victoria Aguirre» Medium (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).
- ↑ «Emoción: la tataranieta de Victoria Aguirre, reconocida como la fundadora de Puerto Iguazú visitó por primera vez las Cataratas» MisionesOnline (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).
- ↑ La catalogación como herramienta de la investigación histórica. El caso de las donaciones de Victoria Aguirre al Complejo Museográfico Enrique Udaondo. | Catedra Leonardi. (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sosa de Newton, Lily, Argentinako Emakumeen Hiztegi Biografikoa, Plus Ultra, 1980