[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Vitali Gerasimov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vitali Gerasimov
Bizitza
JaiotzaKazan1977ko uztailaren 9a (47 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Lehen hizkuntzaerrusiera
Hezkuntza
HeziketaKazango Komandazio Militarrerako Eskola
Errusiako Federazioko Indar Armatuetako Arma Konbinatuen Akademia 2007)
Kazango Tankeen Aginteko Goi Eskola 1999)
Errusiako Indar Armatuen Estatu Nagusiaren Akademia Militarra 2019)
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraErrusiako Lurreko Indarrak
Errusiako Tankeen Tropa
Graduatanke-indarren maior jenerala
teniente jeneral
Parte hartutako gatazkakBigarren Txetxeniako Gerra
Siriako gerra zibileko Errusiaren operazio militarrak
Errusia-Ukraina gerra (2022)
Kharkiveko gudua

Vitali Petrovitx Gerasimov[1] (errusieraz: Виталий Петрович Герасимов) (Kazan, Sobietar Batasuna, 1977ko uztailaren 9a)[2] Errusiako Lurreko Indarren maior jenerala da. 2022ko Ukrainiako inbasioan esku hartu zuen eta Arma Konbinatuen 41. Armadako lehen komandanteordea zen, bai eta bertako pertsonal-buru ere. Ukrainako defentsa ministerioak heriotza iragarri zuen, baina 2022ko maiatzean BBCk baieztatu zuen bizirik zegoela eta Alexander Nevskiren Ordenarekin kondekoratua izan zela.

Vitali Gerasimov Kazanen jaio zen, 1977ko uztailaren 9an.[3] Gerasimov Kazango Tankeen Aginteko Goi Eskolan graduatu zen 1999an, bai eta Errusiako Federazioko Indar Armatuen Arma Konbinatuen Akademian 2007an.[2][4]

Txetxeniako Bigarren Gerran eta Errusiak Sirian egindako operazio militarrean parte hartu zuen. Gerasimovek "Krimea Itzultzeagatik" Domina ere jaso zuen.[5][6] 2013an, koronel gisa, Banatutako Fusilarien 15. Brigadako komandantea izaten hasi zen. 2016an, Aleysken egoitza duen Arma Konbinatuen 41. Armadako[7] Fusil Motorizatuen 35. Brigadaren agintea jaso zuen.[8]

Ustezko heriotza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dirudienez, 2022ko Ukrainaren inbasio errusiarrean hil zuten, 2022ko martxoaren 7an, Kharkivetik gertu.[5][9][10] Bellingcatek adierazi zuenez, heriotza baieztatu zuen ukrainar komunikazio-intertzeptazio batetan, non Gerasimoven heriotzaz hitz egiten zen.[10][11] The Guardian egunkariak martxoaren 8an jakinarazi zuenez, Ukrainako defentsa-departamentuak "baieztatu zuena Errusiako FSBko bi ofizialen arteko elkarrizketa bat izan [egon zela, non errusiar batek] heriotzari buruz hitz egiten zuen eta bere komunikazio seguruek Ukraina barruan funtzionatzen ez zutelako kexatzen zen".[6] CNNk ere adierazi zuen ez zuela modu independentean egiaztatu Gerasimoven heriotza, bai eta agintari estatubatuarrek ez zutela baieztatu ere.[12]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindiaren 156. araua – Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema.
  2. a b «"Назначения в Вооруженных Силах России"» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
  3. «Полковник Виталий Герасимов назначен командиром самарских миротворцев» Волга Ньюс (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
  4. (Ingelesez) «Commanders of 15th MRB ready to carry out Kremlin‘s criminal orders» InformNapalm.org (English) 2017-11-19 (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
  5. a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :0 izeneko erreferentziarako
  6. a b (Ingelesez) «Vitaly Gerasimov: second Russian general killed, Ukraine defence ministry claims» the Guardian 2022-03-08 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
  7. (Ingelesez) «Russia Day Promotion List» Russian Defense Policy 2016-07-29 (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
  8. «122nd Guards Motorised Rifle Division» www.ww2.dk (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
  9. (Ingelesez) «Ukraine: Russian general killed near Kharkiv, say defenders» BBC News 2022-03-08 (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
  10. a b (Ingelesez) Bowman, Verity. (2022-03-08). «Second Russian general killed on the battlefield as 'demoralised' troops suffer heavy losses» The Telegraph ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
  11. (Ingelesez) «Russians reportedly take out own secure communications system during Kharkiv assault» Sky News (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
  12. CNN, Rob Picheta and Jack Guy. «Ukraine claims Russian general has been killed in Kharkiv» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]