[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Vital Kutxa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vital Kutxa
Datuak
Motaaurrezki kutxa
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1990
webgune ofiziala
Vital Kutxaren eraikin nagusiaren irudia, Gasteiz hiriko Salburua auzoan

Vital Kutxa (gaztelaniaz: Caja Vital) edo Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa Arabako aurrezki kutxa nagusia da, 1990ean Arabako Aurrezki Kutxa eta Gasteizko Aurrezki Kutxa batzean sortua. 2007. urteaz geroztik, egoitza nagusia Gasteiz hiriko Salburua auzoan dagoen Vital eraikinean du.

Egungo lehendakaria Jon Urresti García da.

2008an, Euskadiko Aurrezki Kutxa sortzeko proiektutik kanpo geratu zen, nahiz eta azkenean BBK eta Kutxaren arteko bateratzea gertatu ez.

Kutxabank bankuaren sorrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Kutxabank»

2011ko martxoaren 23an BBK, Kutxa eta Vital Kutxako presidenteek elkartze birtuala egiteko akordioa sinatu zuten, horretarako hiru elkarteen jarduerak batuko dituen banku bat sortuz[1].

2011ko irailaren 16an, Vital Kutxaren batzar nagusian Kutxabank bankuaren sorreraren inguruan egin zen botazioan, 95 kontseilarietatik 90ek alde bozkatu zuten, ELAko biek kontra, eta hiru abstentzio izan ziren: LABena eta talde independente batena.[2]

Antso Jakituna fundazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Antso Jakituna Fundazioa»

Antso Jakituna Fundazioa (edo Sancho el Sabio Fundazioa) Arabako Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak kudeatzen duen fundazio bat da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]