Vernazza
Vernazza Vernazza | ||
---|---|---|
Italiako udalerria | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Italia | |
Eskualdea | Liguria | |
Probintzia | La Speziako probintzia | |
Izen ofiziala | Vernazza | |
Jatorrizko izena | Vernazza | |
Posta kodea | 19018 | |
ISTAT kodea | 011030 | |
Herriburua | Vernazza | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 44°08′07″N 9°41′02″E / 44.135161°N 9.683853°E | |
Azalera | 12,3 km² | |
Altuera | 3 m | |
Mugakideak | Beverino, Monterosso al Mare, Riccò del Golfo di Spezia, Riomaggiore eta Pignone | |
Demografia | ||
Biztanleria | 729 (2023ko urtarrilaren 1a) −95 (2018) | |
Dentsitatea | 59 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 0187 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Katastro kodea | L774 | |
Sailkapen sismikoa | 3 (Txikia) | |
Matrikula | SP | |
comune.vernazza.sp.it |
Vernazza Italiako udalerri bat da. La Speziako probintzian kokatuta dago, Liguria eskualdean. 729 biztanle ditu, 12,3 kilometro koadroko azaleran banatuta. Cinque Terre eskualdeko bost herrietako bat da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cinque Terreko herrien artean iparradetik hasita bigarrena da Vernazza. Hirugarren herria den Corniglia ere Vernazzako udalari dagokio. Vernazza herria eskualde honetako itsasportu natural bakarra da eta horregatik arrantza jarduera garrantzitsua izan du historian zehar. Honako udalerri hauekin egiten du muga:
Beverino
Monterosso al Mare
Riccò del Golfo di Spezia
Riomaggiore
Pignone
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1080 urteko agiri batean hiri gotortu gisa agertzen da Vernazza. Italiako nobleziaren parte zen Obertenghi familiaren itsas egoitza aktiboa zen, piraten aurkako itsas flotaren egoitza hain zuzen ere. Genovako Errepublikarentzat ere kai garrantzitsua izan zen Liguria eskualdearen konkistan. 1209an Vernazzako 90 familiak Genovarrekin aliantza ituna sinatu zuten. 1267an San Pedro eliza aipatzen da eta 1318an Santa Margherita d'Antiochia eliza. XV mendean piratei aurre egiteko harresia eraiki zuen Vernazzak.
XVII mendean herriaren gainbehera hasi zen, zeukan isolamenduaren erruz. XIX mendean trenbidea iristearekin batera Vernazzaren merkataritza garatu zen eta aintzinako ardogintza jarduerari berriz ekin zioten.
2011ko urriaren 25ean eurijasa handiek eragindako lurjausi eta uholde handiak jasan zituen eta herria lau metrotako lokatza geruzak estali zuen.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Santa Margherita d'Antiochia eliza (XIV mendekoa)
- Doria gaztelua (XV mendekoa)
- Santa Marta kapera
- Monterosso eta Vernazza arteko ibilbidea
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Santa Margherita d'Antiochia eliza.
-
Doria gaztelua.
-
Marconi plaza.
-
Vernazzako kaia.
-
Mahatsondoak terrazetan.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Cinque Terre eskualdea | ||
---|---|---|
Monterosso al Mare • Vernazza • Corniglia • Manarola • Riomaggiore |