Velma Dinkley
Velma Dinkley (hizkuntza batzuetan, Vilma Dinkley) Hanna-Barbera Productions konpainia estatubatuarrak Scooby-Doo telesailerako sortutako eta ekoitzitako fikziozko pertsonaia da. Neska lasaia da, eta bere grina lagunekin aurkezten diren misterioak partekatzea da.
Koadrilako baxuena da, eta jertse laranja bat, gona bat, belaunerainoko galtzerdiak, zapatak eta betaurreko beltzak ditu, erraz galtzeko joerarekin. Haiek gabe, Vilmak berak dioenez, "ezin du ezer ikusi".
Vilma taldeko kide gazteena da eta 15 urte ditu. Guztietan adimentsuena da, eta bere ezagutzak eta trebetasunak erabiltzen ditu kasuak argitzen laguntzeko, pistak aurkituz, txinera edo japoniarra irakurriz, formula zientifikoak deszifratuz eta prestatuz, antzinako objektuak aztertuz, irrati- eta komunikazio-ekipoak operatuz eta konponduz, bikingoen edo egiptoarren garaiko hieroglifikoak eta idazkerak itzuliz, etab.
2021eko otsailaren 10ean jakinarazi zen Vilmak ekintza errealeko bere telesaila izango duela, HBO Max streaming-plataformaren bidez, Mindy Kaling aktorea protagonista eta ekoizlea izanik. Telesailak pertsonaiaren izena izango du izenburu, eta publiko heldu bati zuzenduko zaio. Vilma Asiako hegoaldeko ondorengo gisa erretratatuko dute.