Uztai (abeltzaintza)
- Artikulu hau abereentzako lepokoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Uztai (argipena)».
Uztai (abeltzaintza) | |
---|---|
collar (en) | |
Uztai[1] edo joaltea[2] zurezko lepoko bat da abereekin erabiltzen dena, bereziki ardiei eta ganaduari zintzarria lotzeko azpitik.
Lanketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uztaiak egiteko zumitz egokienak, Euskal Herriko artzainek egindakoen kasuan, gaztainondotik edo pagotik atera ohi dira, eta ohiturak dio ilbetean ateratako zura hobea dela. Lepokoaren forma eman aurretik zurak hilabete batzuk egin behar ditue lastoz estalita, simaurrarekin nahasian ahal dela[1].
Euskal Herriko eta inguruko uztaietan zumitzaren bi muturrak elkartu egiten dira, koska bat eginez eta alanbre bat erabiliz loturarako eta zintzarria jartzeko. Zintzarri handiak darabiltzatenean, itxitura errazagoa komeni zen: esate baterako aker eta aker zikiratuen kasuan artaldea mugitzean zintzarria txandaka eramatea izan ohi zen ohitura, eta animalia batetik bestera zintzarria aldatzeko, uztaiak lotzen ziren torloju berezi batzuekin, ezpelaren zurez zizelkatutako piezak. Lana amaitzeko, uztai batzuk dotoretzen ziren grabatuekin.
Uztaiaren zurak itxitura osoa ez duen ereduak ere badira, esate baterako Norvegian kuklave deitzen duten lepokoaren forman[3]. Kasu honetan uztaiaren beheko partea metalezko beste pieza batzek osatzen du, eta handik dago zintzilik uztarria.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Aragoiko ale bat.
-
Kuklave norvegiarra.
-
Mutur irekiko uztaia, ardi baten lepoan.
-
Ardi-ezkila eta hura lotzeko uztaia (irekita, goian), Italiakoak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Artzain-artisautza: uztaiak | Labayru Fundazioa. 2022-07-29 (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
- ↑ «OEH - Bilaketa - Joalte» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
- ↑ (Ingelesez) «Search: text:"kuklave"» digitaltmuseum.no (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).