Utah Jazz
Utah Jazz | ||||
---|---|---|---|---|
Ligak | NBA | |||
Sorrera | 1974 | |||
Historia | New Orleans Jazz 1974–1979 Utah Jazz 1979–egun | |||
Pabiloia | EnergySolutions Arena | |||
Kokapena | Salt Lake City, Utah | |||
Taldearen koloreak | Urdin, hori, berde, gris | |||
Lehendakaria | Dennis Lindsey | |||
Entrenatzailea | Quin Snyder | |||
Txapelketak | 0 | |||
Webgunea | www.nba.com/utahjazz | |||
Uniformeak | ||||
|
Utah Jazz NBAn jokatzen duen AEBetako Utah estatuko Salt Lake Cityko saskibaloi taldea da. 1974an sortu zen, jatorria New Orleans hirian du (hortik dator jazz izena) baina 1979tik aurrera Utah Estatuan finkatuta dago.
New Orleans Jazz (1974-1979)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bost urte eman zituen Jazz frankiziak New Orleansen (74/79) urte horietan talde galtzailea zen bertan Pete Maravich jokalari aparta egon arren.
Utah Jazz (1979)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1979an taldea Utah-ra eramatea erabaki zuten, ez hori bakarrik, Jazz izena mantentzea erabaki zuten nahiz eta musika estilo horrek Utah estatuko kulturarekin zerikusirik ez izan. Urte zailak izan ziren taldearentzat, (1980an Maravich bota zuten) 1983-1984ko denboraldian historian lehenengo aldiz playoff jokatzea lortu zuten arte. playoff-ean 2.fasean kanpo gelditu ziren Phoenix Suns-en kontra.
Stockton-Malone Aroa (1985-2003)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1984ko Draft-ean John Stockton antolatzailea aukeratu zuten Gonzagako Unibertsitatetik eta hurrengo urtean 1985an Karl Malone Hegal-Pibota Louisiana Tech Unibertsitatetik, bi jokalari hauei esker Utah Jazz taldeak pixkana pixkanaka beste taldeen errespetua irabazten joan zen, urte guztietan playoff jokatzeko sailkatu ziren.
Stockton eta Malone ospe handia lortu zuten (urte guztietan all-star game jokatzen zuten), eta taldeak bien bitartean gero eta zale gehiago lortu zituen.
1988an Jerry Sloan laguntzaileak, taldearen entrenatzaile nagusia izendatu zuten (Oraindik 22 urte geroago jarraitzen duena), eta berarekin taldeak historian lehenengo aldiz, 50 garaipen baino gehiago lortu zituen.
1990eko hamarkada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990eko hamarkadan taldea hobetuz joan zen, eta 96-97ko denboraldian 64-18 errekorra egin eta gero (historiako garaipen gehieneko urtea) NBAko finaletara heldu ziren, baina Michael Jordanen Chicago Bullsen kontra galdu zuten 6 partidutan. Urte horretan Karl Malonek denboraldiko NBAko Jokalari Baliotsuenaren Saria saria eskuratu zuen. Hurrengo denboraldian (97/98) nahiz eta hasiera zaila izan (stockton lesionatu zen) azkenean NBAko Finalak berriro jokatzeko sailkatzea lortu zuten, berriz ere Chicago Bulls-en eta aurrekoan bezala galdu zuten, final honetan Jordanek azken segundoetan Byron Russelen aurrean NBAko saskiraketarik famatuenetarikoa lortu zuen.
1999an NBAn "lockout" denboraldi eztabaidatsua izan zenez, denboraldia erdira laburtu zen, Utah Jazzek 37-13 errekorra lortu zuen, baina konferentziako finalerdietan Portland Trail Blazersen kontra galdu zuten. Denboraldi labur hartan, Karl Malonek NBAko Jokalari Baliotsuenaren Saria lortu zuen bigarrenez.
Bikotearen amaiera (1999-2003)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]99-00. urtean Playoffs-eko bigarren fasean galdu zuten, urte horretan Jeff Hornacek saskiratzailea erretiratu zen, hurrengo urteetan denboraldi honak egin zituzten baina playoffs-ean lehengo fasean galdu zuten. 2003. urtean John Stockton erretiratu zen eta Karl Malone Los Angeles Lakersera alde egin zuen Utah-n lortu ezin zuen NBAko eraztunaren bila, beraz urte horretan Stockton-Malone Aroaren amaiera heldu zen,taldean izugarrizko hutsunea sortuz .
Berregituraketa (2003-2006)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Stockton eta Malone joan eta gero taldeak denboraldi txarra egin zuen, ez zen sailkatu playoffs-ak jokatzeko, garai horretan Andrei Kirilenko jokalari Errusiarra zen taldearen burua. Hurrengo denboraldian(04/05) Utah Jazzek Cleveland Cavaliers-etik Carlos Boozer eta Detroit Pistons-etik Mehmet Okur sinatu zituen, taldeak asko hobetu zuen, baina Kirilenko,Raul Lopez, Carlos Arroyo eta Carlos Boozeren lesioen ondorioz ezin izan zuten playoffs-era heldu. 2005ko Draftean Deron Williams aukeratu zuten, baina ezin izan zioten hasiera bikain bati (12-1) jarrraipena eman eta berriro ere playoffs-etatik kanpo gelditu ziren. 2006an Ronnie Brewer (14.postuan) eta Paul Millsap (47.postuan) aukeratzeaz aparte Derek Fisher sinatu zuten, eta azkenik, 4 urte playoffs-ak jokatu gabe egon eta gero, 2007. lortu zuten.
Playoffs Taldea (2007- ? )
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007.urtetik aurrera Playoffs guztietan parte hartu du taldeak.
-2007an Konferentziako finaletara heltzea lortu zuten, bertan San Antonio Spurs taldearen kontra galdu zuen (4-1)
-2008ko Playoffs-etan 2.fasera heldu zen Los Angeles Lakers-en kontra 4-2 galduz.
-2009an 1.fasean galdu zuten, berriz ere Los Angeles Lakers-en kontra (4-1).
Azken urte hauetan Stockton eta Malonek eratu zuten bikotearen antzera, beste bikote bat da Taldea gidatzen duena, bikote hau Deron williams eta Carlos Boozerrek osatzen dute.
2009/2010 denboraldiko taldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]UTAH JAZZ 2009/2010 TALDEA | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
Jokalari Nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Basketball Hall of Fameko kideak direnak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erretiratutako Zenbakiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 Frank Layden, Entrenatzailea, 1981-88
- 4 Adrian Dantley, Hegalekoa, 1979-1986
- 7 Pete Maravich, Antolatzailea, 1974-79
- 12 John Stockton, Antolatzailea, 1984-2003
- 14 Jeff Hornacek, Eskolta, 1994-2000
- 32 Karl Malone, Hegal-Pibota, 1985-2003
- 35 Darrell Griffith, Antolatzailea, 1980-91
- 53 Mark Eaton, Pibota, 1982-93