[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Ukiyo-e

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kabuki antzerkiko Otani Oniji aktorea, Toshusai Sharakuk egindako grabatua, 1794.

Ukiyo-e (euskaraz: «mundu iragankorreko irudiak») XVIII-XIX. mendeetako arte japoniarraren korronte nagusia da.

Zur gaineko grabatuetan garaiko egunoroko bizitzari zegozkion eszenak islatzen ziren zenbait kolore erabiliz. Gehienbat antzezleak, prostitutak, kabuki antzerkiko eszena ezagunak eta eszena erotikoak irudikatzen ziren.

XIX. mendean Europara iritsirik, eragin handia izan zuten abangoardiako pintore frantsesengan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]