[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Ugaranako gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ugaranako gudua
Iberiar Penintsulako Gerra
W. Heath eta James Jenkins "Martial achivements of Great Britain and her allies 1799-1815", 1831
Data1813ko azaroaren 10a
LekuaUgarana  Lapurdi
43°18′33″N 1°38′8″W / 43.30917°N 1.63556°W / 43.30917; -1.63556
EmaitzaAliatuen garaipena
Gudulariak
Frantziako Lehen Inperioa Espainiako erresuma
Erresuma Batua
Portugalgo erresuma
Buruzagiak
Soult mariskala Wellingtongo markesa
Indarra
60.000 soldadu 80.000 soldadu
Galerak
4.351 erori edo zauritu 2.450 erori edo zauritu

Ugaranako gudua Espainiako Independentzia Gerra garaian Ugaranako ibaiaren inguruan gertatu zen gudua izan zen, 1813ko azaroaren 10ean hain zuzen ere[1].

Aliatuek Donostia konkistatu eta gero, Wellingtonen armada Soulten napoleondar armadaren bila joan zen. Britainiar gudaroste nagusia zen dibisoi arinak Larrunen lehendabizikoa erasoa egin eta garaipena lortu ondoren, 3. dibisioak Soulten armada bitan zatitu zuen Senpere aldean. Arratsaldeko ordu bietarako, frantziarrek atzera egin eta 4.351 lagun galdu zituzten.

Donostiako setioan, anglo-portugaldar armada 1813ko irailaren hasieran hirian sartu eta portua hartu zuten. Abuztuaren 31an egindako San Martzialgo guduan, Soultek ezin zituen espainiarren defentsak zeharkatu eta Bidasoko muga defenditzera lotu zuten frantziarrek.

Urriaren 7ko egunsentian, Bidasoko guduan hain zuzen ere, aliatuek frantziarrak ustekabean harrapatu eta Bidasoaren iparraldeko ertza ez ezik Larrun inguruko zenbait gotorleku ere hartu zituzten, eta alde biek guztira 1.600 lagun inguru galdu zituzten.[2]

Soult mariskalak zuzendutako armada Ugaranako ibaiaren haranean dauden muinoetan kokatu zen, bertan gotorlekuak eraikiz. Lerroa Bizkaiko golkotik orduan jadanik elurtuta zegoen Orreagako pasabidera zihoan, 30 kilometroko ibilbidea eginez. Defentsarako 60.000 soldadu besterik ez zituenez, egoera larrian zegoen Soult. Ez zituen tropak erreserban eta honek erabakigarria izan zen guduaren emaitzarako. Gainera Baionan zuen kuartel nagusira zihoazela, Wellingtonek eraso eta mariskala ustekabean harrapatu zuen.

Napoleondar armadaren kokagune nagusia Larrun mendian zegoen eta tontorretik gertu dagoen arroila batean frantziar ingeniariek hiru gotorleku eraiki zituzten. Hauek bazekiten Larrun galduta gudu osoa ere galduko zuketela.

Wellingtonen plana Soulten lerro osoan zehar gudarosteak plazaratzea bazen ere, erdigunean prestatu zuen eraso nagusia. Erdigunetik edo ezkerraldeko hegaletik lerroa haustuta, frantziar eskuinaldeko hegala hartuko zuketen. Hori zela eta, britainiar ezkerraldeko hegala (frantziar eskuinaldekoa erasotuko zuena) zuzentzeko Sir John Hope eta osatzeko 1. eta 5. dibisioak eta Freireren espainiarrak aukeratu zituen. Beresfordek erdigunea zuzendu zuen 3., 4. eta 7. dibisioak eta dibisoi arina erabiliz. Eskuinaldeko hegalean (frantziar ezkerraldekoa erasotuko zuena) Hillen 2. eta 6. dibisioak eta Morilloko espainiarrak eta Hamiltonen portugaldarrak kokatu zituen. Wellingtonek erasotzeko data ere aukeratu zuen: azaroaren 10a.

Egunsentia baino lehen, Dibisio arina Larrungo tontorretik hurbil dagoen ordokira ailegatu zen. Bere helburua bertan zeuden hiru gotorlekuak astintzea zen. Hori zela eta, arroilara joan eta bertan itxaron zuten erasotzeko agindua. Kanoi batek tiro egin eta erasoaldia hasi zen: 43., Oxfordshireko 52. eta 95. errejimentuek - 17. portugaldar ehiztariek (Caçadores) lagunduta - eraso eta frantziarrek ustekabean harrapatu zituzten. Hauek ihes egin zuten beste gotorlekuetara.

John Colborne

43. eta 95. errejimentuek tontorra eraso bitartean, anglo-portugaldar armadak kostaldetik gertuago dagoen Mouiz ordokian zegoen beste gotorlekua ere eraso zuen. Erasoaldi hau John Colbornek zuzendutako 52. infanteria arinaren errejimentuak egin zuen, 95. errejimentuaren laguntzari esker. Tontorrean bezala, berriro napoleondar armada ustekabean harrapatu, eta tirorik egin gabe frantziarrek alde egin eta britainiarrek gotorlekua konkistatu zuten.

Behin Larrun lortuta, aliatuen bederatzi dibisioek eraso zuten. 3. dibisioak Amotzeko zubia hartu zuenean Soulten armada bitan zatitu eta arratsaldeko ordu bietarako erretretan zegoen. Frantziarrek 4351 eta Wellingtonek 2450 erori izan zituzten.

Wellingtonek eskuinaldeko hegalaren atzetik joan izan balu, denak harrapatu eta preso hartuko zituzkeen, baina gaueko erasoak gustukoak zituenez, ez jazartzeko agindu eta gudu-zelaian eman zuten gaua.

Garaipenaren ondorioz anglo-portugaldar armada Ipar Euskal Herriaren zati handi bat kontrolatzeko gai izan zen[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Oman, Charles. (1902). History of the Peninsular War. .
  2. Glover, Michael. (2001). The Peninsular War 1807-1814. Penguin ISBN 0-141-39041-7..
  3. Smith, Digby. (1998). The Napoleonic Wars Data Book. Greenhill, 459-460 or. ISBN 1-85367-276-9..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]