[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Unai Simón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Unai Simon» orritik birbideratua)
Unai Simón

(2015)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakUnai Simon Mendibil
JaiotzaGasteiz1997ko ekainaren 11 (27 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Gasteizko Aurrera / 2011
Athletic2011 / 2017
Espainiako 16 urtetik beherako futbol selekzioa2013 / 201310
Baskonia Kirol Kluba2014 / 2016360
Espainiako 18 urtetik beherako futbol selekzioa2015 / 201530
Espainiako 19 urtetik beherako futbol selekzioa2015 / 201640
Bilbao Athletic2016 / 2018600
Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa2017 / 2019100
Athletic2018 / 1950
Elx Club de Futbol2018 / 201800
Espainiako futbol selekzio nazionala2020 / 310
Espainiako 23 urtetik beherako futbol selekzioa2021 / 202170
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina
Kirol zenbakia1
Lateralitateaeskuina
Pisua86 kilogramo
Altuera1,92 metro

FIFA: 201402994 UEFA: 250076116 Edit the value on Wikidata

Unai Simón Mendibil,[1] (Gasteiz, Araba, 1997ko ekainaren 11) euskal herritar futbolaria da, Athleticen harrobian hezia. Atezain gisa jokatzen du.[2]

Athletic Clubeko harrobian sartu zen 2011n, Gasteizko Aurreratik. 2016an Bilbao Athletic taldera igo zen, titular gisa finkatuz. 2017ko urtarrilean, lehen taldearen lau deialditara joan zen, Iraizozen ordezko gisa, Kepa Arrizabalagaren lesioaren ondorioz. 2018ko uztailaren 27an Elche C. F.-ra bidali zuten jokalaria, eta 20 egun geroago (abuztuaren 15ean) berriro ekarri zuten, Kepa joan ondoren atezaintzan izandako bajen eta Herrerinen denboraldi-aurreko lesioaren ondorioz. Abuztuaren 20an debuta egin zuen Athleticekin, San Mamesen, CD Leganesen aurkako 2 eta 1 garaipenean, partida handi bat sinatuz. Hala ere, Iago Herrerinen errekuperazioarekin, aulkira baztertuta geratu ziren gainerakoak. Bere bigarren kanpainan titular postua lortu zuen, LaLigako atezainik garrantzitsuenetako bat bihurtuz, bere partehartzeei esker.

2019ko ekainaren 8an eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League Europa League Conference League Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Baskonia
Euskal Herria
3. 2014/15 14 (14) - - - - - - - - 14 (14)
3. 2015/16 22 (35) - - - - - - - - 22 (35)
Denera 36 (49) - - - - - - - - 36 (49)
Bilbao Athletic
Euskal Herria
2.B 2016/17 29 (23) - - - - - - - - 29 (23)
2.B 2017/18 31 (21) - - - - - - - - 31 (21)
Denera 60 (44) - - - - - - - - 60 (44)
Elx
Katalunia
2. 2018/19 0 0 0 0 - - - - - - 0 0
Denera 0 0 0 0 - - - - - - 0 0
Athletic
Euskal Herria
1. 2018/19 7 (13) 4 (3) - - - - - - 11 (16)
1. 2019/20 34 (29) 3 (2) - - - - - - 37 (31)
1. 2020/21 37 (40) 5 (8) - - - - 2 (3) 44 (51)
1. 2021/22 34 (31) 0 0 - - - - - - 2 (3) 36 (34)
1. 2022/23 31 (37) 0 0 - - - - - - - - 31 (37)
1. 2023/24 36 (33) 0 0 - - - - - - - - 36 (33)
1. 2024/25 - - - - - - - - - - - - - -
Denera 179 (183) 12 (13) - - - - - - 4 (6) 195 (202)
Ibilbide osoan 380 (276) 12 (13) - - - - - - 4 (6) 291 (295)

Espainiako selekzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beheko kategoriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiarekin internazionala izan da 19-azpiko eta 21-azpiko kategorietan. 2015eko uztailean, txapelketa osoan zehar Antonio Siveraren ordezkoa izan zen arren, bere lehen titulua lortu zuen 19 urtez azpiko Eurokopan. 2017ko irailaren 1ean egin zuen debuta 21 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin, Italiaren aurka.

2020ko abuztuaren 20an, Luis Enriquek deitu zuen Nazioen Ligako bi partida jokatzeko Alemania eta Ukrainaren aurka. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), esku hartu, eta zilarrezko domina eskuratu zuen futbolean Espainia ordezkatuz; Brasilgo taldearen (urrezko domina) atzetik, eta Mexikoko taldearen (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen Espainiako taldea. Tokion, honako hauek osatzen zuten Espainiako taldea: Unai Simón, Óscar Mingueza, Marc Cucurella, Pau Torres, Jesús Vallejo, Martín Zubimendi, Marco Asensio, Mikel Merino, Rafa Mir, Dani Ceballos, Mikel Oyarzabal, Eric García, Álvaro Fernández, Carlos Soler Jon Moncayola, Pedri, Javi Puado, Óscar Gil, Dani Olmo, Juan Miranda, Bryan Gil eta Iván Villarrek.

Nazioarteko emaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio Japonia Japonia 2. lekua, zilarrezko domina Futbola, gizonezkoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Unai Simón Mendibil» olympedia.org (Ingelesez)
  2. «Unai Simón Mendibil» olympics.com (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]