[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Txotxongilo antzezpen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bergamoko antzerkia (Italia): Gioppino eta Brighella eszenan, Commedia dell'arteko maskara tradizionalak.

Txotxongilo-antzezpena antzerki mota bat da, non txotxongiloen manipulazioa baliatzen baita.

Txotxongilo-antzezpenek forma asko hartzen dituzte, baina horrelako antzezpen guztietan istorio bat irudikatzen da beti, objektu bizigabeen animazio-prozesu baten bidez. Titiriteroak eskuak eta besoak mugituz makilatxoak edo sokak eragiten ditu, eta horrela txotxongiloaren gorputza, burua, gorputz-adarrak eta, batzuetan, ahoa eta begiak mugitzea lortzen dute. Batzuetan txotxongiloaren ahotsa Titiriteroak berak egiten du, eta beste batzuetan, berriz, grabatutako soinu-banda bat baliatuta aritzen da titiriteroa.[1][2][3]

Txotxongilo-antzezpena antzerki mota zaharra da, K.a. V. mendean Antzinako Grezian lehen aldiz erregistratu ziren lehen aipamenak, baina litekeena da txotxongilo mota batzuk K.a. 3000. urtetik aurrera sortuak izatea.[4] Txotxongiloak gizarte ia guztietan agertzen dira, non txotxongilo-antzezpenaren bidez entretenitzeko erabiltzen baitira, objektu sakratu gisa erritualetan, irudi sinboliko gisa inauterietako ospakizunetan eta arte eraldatzaileetan aldaketa sozial eta psikologikoaren katalizatzaile gisa.[5]

Txotxongilo antzokiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduan zehar badira zenbait txotxongilo-antzoki:

Txotxongiloen Etxea, museoa eta UNIMAren egoitza. Charleville-Mézièresen, Frantzia

Mundu osoan ospatzen dira txotxongiloen jaialdiak. Hona hemen batzuk:

Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Enkarni Genua eta Manolo Gomez (Txotxongillo Taldea)

Txotxongiloen munduko Euskal Herriko erreferente nagusia Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Zentroa Topic (Tolosa Puppet Intrenational Center) da. Tolosan ere bai urtero Titirijai edo Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia egiten da. Halaber, Bilbon, Nazioarteko Txotxongiloen Jaialdia egiten da baita ere. Bergaran ere urtero Helduentzako Txotxongilo Nazioarteko Erakusketa egiten da.[6]

Taldeen artean Bergarako Taun-Taun taldeak txontxongilo espektakuak sortzen dituzte eta nazioarteko mailan ere aritu dira.[7]

Txotxongilolarien artean Euskal Herrian Enkarni Genua gailendu da. Txotxongillo Taldea berak sortu zuen 1971n.

Larrabetzuko Kukubiltxo taldea ere sartu liteke txotxongilo taldeen artean nahi eta beren pertsonaiak oso handiak izaten diren.

Txotxongiloen Munduko eguna txotxongiloei buruzko ezagutza beste arlo batzuetan sustatzeko helburuekin ospatzen da urtero. Martxoaren 21ean ospatzen da Ideia honen sustatzailea Dzhivada Zolfagariho iraniarra izan zen 2000. urtean; 2002an Txotxongiloen Nazioarteko Batasunak (UNIMA) data ofizialdu zuen eta 2003ko martxoaren 21ean ospatu zen lehen aldiz Txotxongiloen Munduko Eguna.[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]