[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zarbo arrunt

Bokaletako zarboa, ur gezan.

Zarbo arrunta edo bokaletako zarboa ur gezan bizi ohi den arrain bat da. 8-10 zarboetako taldetan aurki dezakegu. Gehienetan harea-banku baten gainetik mugitzen da, hau da, harea pilatzen den ibai baten sakonean.

Nolakoa da itxuraz?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bokaletako zarboa nahiko tamaina txikia duen arraina da. Bere hegal pelbikoak elkartuta daude; lehen bizkar-hegalaren artean sei arantza nahiko bigunak ditu. Bere begiei dagokienez, handiak dira; begiaren diametroak distantzia bera du begiaren ertzetik muturraraino. Hegal dortsalak bananduta daude, baina aldi berean elkarrengandik gertu.

Normalean Euskal Herriko kostaldeko eremu gezi eta zingiratsuetan ibiltzen da ; bereziki Ebron eta Bidasoan, baina nahiz eta bereziki eremu hoerietan mugitu, badaki ibai baten ibilbidearen azken zatira hurbiltzen. Hots, korronte baketsuak dituzten ibaiak gogoko ditu.

   Ba al dakizu   

Ugalketa garaian arraren kolorea ilundu egiten da eta hegatsak koloretsuagoak bihurtzen dira. Kolore orokorra grisetik marroi hareatsura aldatzen da.

Gizakiek arrantzatu ohi duten arraina da, baina mehatxu faktore nagusi batzuk ditu; presak eraikitzea eta industria, hiri eta nekazaritzak eragindako kutsadura direla, hain zuzen.

Zertaz elikatzen da?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasoetako nahiz ibai eta aintziretako uretan igeri bizi diren organismo txikiz elikatzen da; plankton izenagatik ere ezagunak. Horiez gain, uretako ekosistemen hondoan (lurzoruan, toki sakonenean) bizi diren bizidunetatik ere elikatzen da; ornogabe bentoniko txikiez, hala ere, bereziki krustazeo txikiz elikatzen da. Krustazeo txiki hauek anfipodoak ere deituak dira, eta ia itsas ekosistema gozo guztietan aurki ditzakegu.

Nola ugaltzen da?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bokaletako zarboa, ur gezan.

Arrak habia egiten du maskor baten azpian, korronte baketsuetako sakonera garbi edo hareatsu batean. Maskor egokirik ez badago, gainazal nibelatu orok balio dio, adibidez harri laua edo hautsitako loreontzi zati bat. Emeak bere arrautzak habiaren behealdean uzten ditu. Hau udan gertatzen da, eta emeak milioika arrautza jartzen ditu.