Salbia landare bat da. Salvia officinalis da bere izen zientifikoa.
Salbia-belar, sobia eta zauri-belar izenez ere ezagutzen da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Latinezko salvus-etik dator Salbia sendabelarraren izena eta salvus latinez osasuntsu esan nahi du. Ezaugarri sendatzaileak ditu eta osasuntsu bizitzen laguntzen du.
Salbiak 80cm-ko altuera izaten du. Bere zurtoina gogorra eta sendoa izaten da. Leku eguzkitsuetan bizi da. Adar txiki asko dituen landarea da.
Hostoak luzexkak eta berde-gris kolorekoak izaten dira. Hostoak zenbat eta gorago dauden, txikiagoak izaten dira.
Loreak morexka-urdin-zuri kolorekoak dira. Udaberri amaieran, irekitzen ditu eta erleentzat oso erakargarriak dira. Loreak zurtoineko goiko hostoen aldean ateratzen dira.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mediterraneo aldean ugaria da. Eremu bero, idor eta harritsuetan bizi da. Europa hegoaldekoa den arren, gure baratze, lorategi eta loreontzietan ongi bizi da.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barne erabileran, depuratibo bikaina da. Horretaz gain, hileko gorabeherak tratatzeko erabiltzen da: nerabezaroan eta menopausian garaian, batez ere.
Kanpo erabileran, zauriak zaintzeko egokia da. Zauriak, urratuak eta ultzerak tratatzeko erabilgarria da.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sendabelarrek dakitena: ezagutu, bildu eta erabili
Espeziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira Salvia landare-generoko espezieak: