Txikipedia:Linux
Linux (GNU/Linux) ordenagailuentzako sistema eragile aske bat da. Zehatzagoak izanda, Linux, sistema eragilearen nukleoari deritzo eta sistema eragile osoari GNU/Linux.
1991. urtean Linux Torvaldsek sortu bazuen ere, gaur egun mundu osoko programatzaileek garatzen eta hobetzen dute. Software librearen adibiderik garrantzitsuena da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste sistema eragileekin konparatuta (Windows, MacOS...), Linuxen oinarritutako sistema eragileak seguruagoak, fidagarriagoak, azkarragoak eta merkeagoak dira.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Linuxen oinarritutako sistema eragileak mota ezberdinetako ordenagailuetan erabiltzen dira:
- Mahaigainekoak eta eramangarriak: ikastetxean, etxean edo lanean erabiltzen da, Windows eta MacOS nagusi diren arren.
- Mugikorrak eta tabletak: asko erabiltzen da. Android sistema eragilea Linuxen oinarritua dago.
- Superordenagailuak eta zerbitzariak: arlo honetan gehien erabiltzen den sistema eragilea da.
Maskota
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Linuxen maskota pinguino bat da eta Tux izena du. 1996. urtean marraztu zuen Larry Ewingek. Linux Torvaldsek aukeratu zuen.
Logotipoa nahieran erabili eta aldatu daiteke.
-
Tuxguitar
-
Pax Tux
-
Tux circle
Banaketak/Distribuzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Linuxen oinarritutako sistema eragile ugari dago. Hauei banaketa edo distribuzio deritze:
- Ubuntu: banaketa ezagunena.
- Linux Mint: erabilienetako bat.
- Debian: guztiz askea eta ezagunenetako bat.
Luberri banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Linux Mint-en oinarritutako GNU/Linux banaketa da. Hezkuntzara bideratutako euskara hutsezko banaketa bada ere beste erabileretarako ere egokia da.
Alex Gabilondok garatu zuen 2010. urtean Donostiako Antigua-Luberri BHIn lanean zegoela. Hortik datorkio izena.