Phytoplankton izena grezieratik dator, φύτον (phyton,”landarea") y πλαγκτος (plánktos, “arlote” o “balantzaka joaten dena”).
Fitoplanktona itsasoan bizi eta fotosintesia egiten duten organismo ñimiñoez osatuta dago. Zehazki, alga mikroskopikoek eta zianobakterioek osatzen dute fitoplanktona eta beraz, organismo mikroskopikoak dira. Landareek bezala, fitoplanktonak fotosintesia egiten du. Prozesu honetan, ura eta karbono dioxidoa hartzen dute eta eguzki energiaz baliatuz, eurentzako beharrezkoak diren elikagaiak (materia organikoa) sortzen dituzte. Fotosintesian gainera, oxigenoa ere askatzen dute. Beraz, fotosintesiaren funtzio nagusia nutrizio prozesua betetzea bada ere (kasu honetan fitoplanktonarena), prozesu honek ere oxigenoa sortzea dakar.
Nolakoa da fitoplanktona?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tamaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Soilik mikroskopioaren laguntzarekin ikus daitezkeen organismo ñimiñoez osatuta dago fitoplanktona. Fitoplanktonaren algak oso txikiak dira, mikra bat baino gutxiago neur dezaketenak (1 metro = 1.000.000 mikra).
Forma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fitoplanktonaren algek forma ugari dituzte, eta hori ezaugarri garrantzitsua da euren artean bereizteko. Organismo hauek uretan bizi ahal izateko egokitzapenak egin dituzte; esate baterako, batzuek apendizeak, gasezko bakuoloak edo flageloak dituzte, hondoratzea eragozten duten beste egitura batzuen artean.
Kolorea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fitoplanktonaren algak kolore ezberdinetakoak (berde-urdinxkak, urre-kolorekoak, arreak, berdeak edo gorriak) izan daitezke, dituzten pigmentuen arabera. Pigmentu fotosintetiko nagusiena klorofila da, alga zein landare guztietan dago, kolore berde bereizgarri bat ematen die eta ezinbestekoa da fotosintesia egin ahal izateko.
Non bizi dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uretako organismoak dira, eta Lur planetako ozeano eta itsaso guztietako uretan sakabanatuta bizi dira. Zehazki, fotosintesia gauzatzeko eguzki-energia ezinbestekoa denez, fitoplanktona ozeanoetako azaleko geruzan bizi da, ozeanoetako sakonera handitu ahala, tenperatura eta argitasuna jaitsi egiten batira.
Nola ugaltzen dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi ugalketa mota egiten ditu, sexuala eta asexuala.
Zergatik dira garrantzitsuak?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fitoplanktona medikuntza naturalean, kosmetikoetan eta bio-ongarri gisa (nekazaritza hidroponiko mota askotan) erabiltzen da ere.
Fitoplanktona ur ekosistemen elikatze-katearen oinarria da, gainerako organismoentzat (batik bat uretako animalientzat) elikagai gisa balio baitu. Lurreko ingurunean landareak ekosistemako elikagai primarioak diren bezala, fitoplanktonak funtzio bera betetzen du itsas-ekosisteman. Hau oso garrantzitsua da irakas-sistemako sare-trofikoaren oinarria delako. Izan ere, itsasoko izaki bizidunak hein handi batean fitoplanktonari esker elikatzen dira (baita algetatik ere), bizitzeko behar dituzten materia eta energia eskuratzen dituztelarik.
Horrez gain, fitoplanktonak atmosferan dagoen oxigeno (O2) eta karbono dioxido (CO2) kantitatean eragin zuzena du; izan ere, fotosintesia egiten duenez, karbono dioxidoa xurgatzen eta oxigenoa kanporatzen du. Hori dela eta, ozeanoetako fitoplanktona atmosferan oxigenoa egotearen jatorrizko eragilea da eta kalkuluen arabera, atmosferako oxigenoaren %50 inguru ekoiztu du.
Zeri deritzo Loramendua edo "Bloom"-a?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hala ere, fitoplanktona azkarregi ugalduz gero, arazo ekologikoa sor dezake: mantenugai gehiegi (nekazaritzan lurzoruari gehitzen zaizkion ongarrietatik datozenak) eta tenperatura egokia dagoenean, mikroorganismo horiek erraz eta bizkor ugal daitezke. Honenbestez, loramendua edo marea gorri burutzen da. Egoera horretan, urak kolore berdexka hartzen du, baina egun baten edo biren buruan (tenperaturaren arabera) marroixka bilakatzen da. Hori planktonak elikagaiak agortu eta hiltzen hasten denean gertatzen da.
Momentu horretan, hildako organismoen deskonposizioa urpeko oxigenoa agortzea eragin dezake eta, ondorioz, arrainen eta beste organismo batzuen heriotza masiboa ere.
Arriskuan al dago fitoplanktona?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beroketa globalak eta azidotze ozeanikoak Mediterraneoko fitoplanktona mehatxatzen dute, tenperaturaren eta pH aldaketen eraginpean baitaude. Hortaz, aipatutako arazoek bizkortu dezakete fitoplanktonaren desagerpena.