[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Tura Satana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tura Satana

(2007)
Bizitza
JaiotzaHokkaido1938ko uztailaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaReno2011ko otsailaren 4a (72 urte)
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, aktorea eta dantzaria
Genero artistikoaB filma

turasatana.com
IMDB: nm0766100 Allocine: 77 Allmovie: p63093
Find a Grave: 65245043 Edit the value on Wikidata

Tura Luna Pascual Yamaguchi (Hokkaidō, Japonia, 1938ko uztailaren 10a - Reno, Nevada, Ameriketako Estatu Batuak, 2011ko otsailaren 4a) Tura Satana bezela ezagunagoa, aktore eta dantzari japoniar-estatubatuarra izan zen. Russ Meyerren 1965eko Faster, Pussycat! Kill! Kill! filmeko Varla paperagatik ezagunagoa.

Japoniarraz gain eskoziar, irlandar, filipinar eta txeiene jatorriak zituen. Chicago mendebaldeko auzo batean hazi zen italiar, judu eta poloniar jatorriko etorkinez inguratuta, Bigarren Mundu Gerraren ondorioz japoniar jatorriko etorkinentzako eraiki zen Manzanar kontzentrazio-esparrura (Lone Pine, Kalifornia) eraman zituzten arte. Ikasle eta kirolari ona omen zen, hala ere beti istiluetan zebilenez aita karatea eta aikidoa erakusten hasi zitzaion 7 urterekin. 9 urte zituela mutil talde batek bortxatu zuen eta bortxatzaileak ez ziren zigortuak izan.

13 urte zituela bere gurasoek ezkontza prestatu zioten 17 urteko mutil-lagunarekin. 15 urte zituenean ohartu ziren eskolan ezkondurik zegoela eta ez zioten ikasketekin jarraitzen utzi.[1] Blues kantari eta bainu jantzien modelo gisa ere ibili zen Los Angelesen. Harol Lloydentzat bilutsik posatu zuen Harold Lloyd's Hollywood Nudes in 3D lanerako, artean Lloydek ez omen zekien adin txikikoa zenik. Filmetan lan egin beharko lukeela esan zion oso fotogenika zelako. Chicagora bueltatu zen bere gurasoen etxera eta dantzari gisa hasi zen lanean. Lortutako arrakasta zela eta hiriz hiri hasi zen dantzari exotiko gisa konpainia batean. 19 urte zituela haurdun geratu bazen ere dantzan jarraitu zuen ia erditu arte.

Zenbait telebistako saiotan parte hartu zuen eta gero zinera pasa zen, hasieran Dean Martin eta Elizabeth Montgomery protagonista zituen Who's Been Sleeping in My Bed? filmean dantzari gisa agertu zen eta ondoren Irma la Douce filmean emagaldu baten papera egin zuen Jack Lemmon eta Shirley Maclainekin. Azken filma honetan lanean ari zela Russ Meyerren dei bat jasotzen du Faster, Pussycat! Kill! Kill! filmean paper nagusian lan egiteko. Meyerren pelikulak bere garaian izugarrizko arrakastarik izan ez bazuen ere gaur egun kultuzko filmean bihurtu da. Ondoren etorriko ziren The Astro-Zombies (1969) eta The Doll Squad (1974). Film honen ondoren maitale ohi batek tirokatua izan zen eta hortik aurrera ahanzturan eroriko zen zinemagintza munduan.

Ospitale batean lan egin zuen, erizaintza ikasi ondoren. Istripu baten ondorioz bizkarrean hainbat ebakuntza egin behar izan zizkioten. Polizia erretiratu batekin ezkondu zen.

Bihotzekoak jota hil zen 2011an, Reno, Nevadan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]