Treverisko Terma Inperialak
Itxura
(«Treveriseko Terma Inperialak» orritik birbideratua)
Treverisko Terma Inperialak | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Roman Monuments, Cathedral of St. Peter and Church of Our Lady in Trier UNESCO World Heritage Site Augusta Treverorum | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Renania-Palatinatua |
Hiria | Treveris |
Koordenatuak | 49°44′59″N 6°38′32″E / 49.7497°N 6.6422°E |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 367-006 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
Webgune ofiziala | |
|
Treverisko Terma Inperialak edo Kaiserthermen alemanez, Rheinisches Landes-Museumetik gertu daude, Treveris hirian, Alemanian. IV. mendearen hasieran eraikiak, Konstantino I.a Handia erromatar enperadorearen erregealdian, Erromatar Inperioko hirugarren terma multzo handiena zen. Hormetako eta zimentazioko hondakinek, oraindik jatorrizko diseinua erakusten dute. Caldariumgo harresiak (ur beroko igerilekudun gelak), hoberen kontserbaturik daudenak dira. Ondoren, tepidariuma dator, terma epelak.
Frigidarium zabala, bainu hotzentzako erabiltzen zen, eta palestra ere, ariketentzako kanpo gune bat, zabala zen. Termetako beste funtsezko zatia, hipokausto izeneko berotze sistema zen, non, airea, labeek berotu eta zoladuraren azpitik gidatua zen.