[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Tirante-zubi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tirante-zubi
zubia

Tirante-zubia dorre bati edo gehiagori diagonal zuzenak eratuz lotutako hainbat kableren bidez sostengatzen den taula duen zubia da.[1] Zubi esekietatik bereizten da, horietan kable nagusiak pilaz pila daudelako, taulari bigarren mailako kable bertikalen bidez eusten diotelako, eta zubi esekiak nagusiki trakzioan lan egiten dutelako, eta tirante-zubiek trakzioan lan egiten duten zatiak dituztelako, eta beste batzuk konpresioan.

Aurretik diseinuak baziren ere, eraikitako lehen tirante-zubia 1784koa da eta Carl Imanuel Löscher alemaniarrak diseinatu zuen. 12 metroko luzera du eta metalez eta egurrez egina dago. Munduko tirante-zubirik luzeena Ruski zubia da (Vladivostok, Errusia, 2012), 1.104 m luze[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Zirkulazioa Hiztegia] [2019]
  2. (Ingelesez) Elder, Miriam. (2012-7-2). «Russian city of Vladivostok unveils record-breaking suspension bridge» The Guardian (Londres).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.