[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Thomas De Quincey

Wikipedia, Entziklopedia askea
Thomas De Quincey

Bizitza
JaiotzaManchester1785eko abuztuaren 15a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Erresuma Batua
HeriotzaEdinburgo1859ko abenduaren 8a (74 urte)
Hobiratze lekuaSt Cuthbert's Church, Edinburgh (en) Itzuli
Familia
AitaThomas Quincey
AmaElizabeth Penson
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaBrasenose College (en) Itzuli
The Manchester Grammar School (en) Itzuli
Worcester College (en) Itzuli
King Edward's School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, kazetaria, idazlea, eleberrigilea, itzultzailea, autobiografialaria, prosalaria, saiakeragilea, literatura-kritikaria eta filosofoa

Musicbrainz: df4f6bef-37f4-4060-ad8b-1f8daa5f3060 IMSLP: Category:Quincey,_Thomas_de Find a Grave: 10298926 Edit the value on Wikidata

Thomas Penson De Quincey (Greenheys, Manchester, 1785eko abuztuaren 15a - Edinburgo, 1859ko abenduaren 8a) idazle ingelesa izan zen.

Merkatari baten semea zen, eta Londresa jo zuen aita hil zitzaionean. 1804. urtean hasi zen opioa hartzen, eta oso zalea izan zen bizitza guztian. London Magazine aldizkarian idatzi zituen bi artikulu (1821), eta liburu gisa argitaratu ziren hurrengo urtean: Confessions of an English Opium-eater (1822, «Opiozale ingeles baten aitorpenak»). Liburu honen argitalpen berriago eta osatuago bat eskaini zuen De Quinceyk berak 1856an.

The English Mail-Coach (1854, «Zaldi-gurdi ingelesa») liburua ametsetako munduan oinarritua da. De Quinceyk saiakera lan ugari eman zuen argitara hainbat aldizkaritan: On Murder as of the Fine Arts (1827, «Hilketa arte eder gisa»); Joan of Arc (1847, «Joana Arcekoa»), heroi frantsesaren zigorra arrazoitzen duen obra; Macbethi buruzko saiakera bat. Bere poema lirikoen bilduma Blackwood´s Magazine aldizkarian agertu zen 1845ean, Suspiria de Profundis izenburupean. Lakeko poetekin batera ibili zen (William Wordsworth, Samuel Taylor Coleridge, Robert Southey) eta harreman horren fruitu Reminiscences of the English Lake Poets (1834, «Lakeko Olerkari ingelesen oroitzapenak») kritika-liburu baliotsua idatzi zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas De Quincey Aldatu lotura Wikidatan