The Old Oak
The Old Oak | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2023 |
Izenburua | The Old Oak |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua, Frantzia eta Belgika |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 113 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ken Loach |
Gidoigilea(k) | Paul Laverty |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Rebecca O'Brien |
Konpainia ekoizlea | StudioCanal UK (en) Sixteen Films (en) Why Not Productions (en) Les Films du Fleuve (en) |
Edizioa | Jonathan Morris |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | George Fenton |
Argazki-zuzendaria | Robbie Ryan (en) |
The Old Oak 2023ko Ken Loach ingeles zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Durham, 2016an. 'The Old Oak' pubaren jabea da TJ Ballantyne. Dibortziatuta dago, eta semeak ez du harekin hitz egiten. Herritarrak biltzen diren lekua da puba; garai batean bertako meategiak ustiatzeaz bizi ziren herritarrak, eta egun amorruz beteta elkartzen dira herriaren egoeraz kexatzera: ez dira errekuperatu haien ogibide ziren meategien itxieratik, etxebizitzen espekulazioaren eraginak bizi dituzte, eta herritar asko pobrezian bizi dira.[1]
Autobus bat iritsiko da orduan herrira: bertan Siriako errefuxiatuak daude, gobernuak herrian ostatu eman die eta. Bizilagunen harrera bortitza izango da: mehatxu bezala ikusiko dituzte, eta konfiantzarik ezarekin eta biolentziaz hartuko dituzte. TJ Ballantynek, ordea, haren tabernako atzealdeko gela irekiko du komunitatearentzat, bai siriarrentzat, bai bertakoentzat, afariak eskaintzeko. Hala, Yararen adiskide egingo da; Yara Siriako emakume gaztea da; anaiarekin eta amarekin iritsi da Erresuma Batura, eta aitaren berrien zain dago, preso baitago haren jaioterrian.[1]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dave Turner: TJ Ballantyne
- Ebla Mari: Yara
- Claire Rodgerson: Laura
- Trevor Fox: Charlie
- Chris McGlade: Vic
- Col Tait: Eddy
- Jordan Louis: Garry
- Chrissie Robinson: Erica
- Chris Gotts: Jaffa Cake
- Jen Patterson: Maggie
- Arthur Oxley: Archie
- Joe Armstrong: Joe
- Andy Dawson: Micky
- Maxie Peters: Tommy
- Debbie Honeywood: Tania
- Neil Leiper: Rocco
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Komunitatearen indarra» Berria 2023-11-11 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |