[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Thích Quảng Đức

Wikipedia, Entziklopedia askea
Thích Quảng Đức

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLâm Văn Tức
JaiotzaHội Khánh1897
Herrialdea Hego Vietnam
Frantziar Indotxina  (1897 -  1945)
 Vietnam  (1945 -  1963ko ekainaren 11)
HeriotzaHo Chi Minh Hiria1963ko ekainaren 11 (65/66 urte)
Heriotza moduasuizidioa: autoimmolazioa
Jarduerak
Jarduerakbhikkhu (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaMahāyāna

Thích Quảng Đức (; jaiotza izenez Lâm Văn Túc; 18971963ko ekainaren 11) Vietnameko Mahayana Budismo monje bat zen.

1963ko ekainaren 11n bere buruari su eman zion Saigoneko errepide bidegurutze batean. Lurrean eseri, gasolinaz busti eta bere buruari su eman zion. Abade budista kexa imintziorik egin gabe hil zen.

Quảng Đứcek protesta honekin Ngô Đình Diệmen Hego Vietnameko gobernuak Budistak jazartzen zituela salatu zuen. Aurretik, arazoak handitzen ari ziren AEBek babesten zuten Hego Vietnamgo gobernu eskuindarrak gutxiengo katolikoari ematen zion pisu politikoagatik, biztanleriaren %80a budista zen herrialdean. Hilabete lehenago, Hue hirian, budisten manifestazio bat tiroka disolbatu zuen gobernuak eta zortzi hildako eragin zituen.[1]

Bere suizidioaren argazkiek mundu osoko atentzioa eskuratu zuten eta Diemen gobernuaren aurkako kolpe handia izan zen. Quảng Đứcen ekimenak nazioarteko presioa ekarri zioen Diệmi, eta budistak gehiago ez jazartzeko asmoa zuten erreformak iragarri zituen. Hala ere aldaketa horiek ez ziren egin eta gatazka areagotu egin zen. Presidentearen anaia zen Ngô Đình Nhuk pagodak erasotu eta hainbat hildako eragin zituen. Quảng Đứcen eredua jarraituz hainbat monjek bere burua erre zuten.

1963ko azaroaren 2an estatu-kolpe batek Diem gobernutik kendu zuen.

Malcolm Brownek egin zuen argazkia eta Pulitzer Saria eskuratu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]