Tarta jaurtiketa
Tarta jaurtiketa, "Pieing" ingelesez, norbaiti tarta bat botatzeko ekintza da. Ekintza honek esanahi desberdinak izan ditzake. Umore munduan barre eragiteko asko erabili da baina baita ekintza politiko moduan ere, protesta adierazteko. Euskal Herrian tarta jaurtiketa ospetsuena 2011ko urrian Frantziako Tolosan Nafarroako lehendakaria den Yolanda Barcinaren aurka egindakoa izan zen. Jaurtiketa Pirinioetako Lan Erkidegoaren bileran egin zen, konferentzia irekitzeko zeremonian, ekintzaileen hitzetan "desobedientzia ekintza" izan zen, "AHTan erabiliko den dirutzaz ohartarazteko".[1] Hiru tarta bota zizkioten Yolanda Barcinari AHTaren aurkako desobedientzia Mugitu! Mugimenduak Okzitaniako Libertat mugimenduaren sostenguarekin.
Tarta jaurtiketaren jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orokorrean, espektakulu munduan tarta jaurtiketaren jatorria zinema mutuan kokatzen da. 1909an Mr. Flip filman, Ben Turpin aktoreak tarta bat jasotzen du aurpegian emakume batekin esku luzeak izateagatik. 1913an Mack Sennett zuzendariak haren laburmetraietan barrea eragiteko sistema sarritan erabili zuen, besteak beste, That Ragtime Band eta A Noise from the Deep filmetan. Ondoren, zinema mutuan eta komedietan, bereziki haurrei zuzendutako lanetan, teknika ohikoa bihurtu zen:
- Charles Chaplinen Behind the Screen (1916).
- Stan Laurel eta Oliver Hardyren The Battle of the Century(1927). Film honetan, Cryde Bruckmanek zuzenduta, 3.000 tarta erabili ziren.
- The Three Stooges taldearen In the Sweet Pie and Pie(1941)
- Blake Edwardsek zuzendutako The Great Race (1965). Film honetan inoiz filmatu den tarta-gerra handiena aurkituko dugu: bost egunetan tartez 200.000 dolar gastatu zuten.
Zirkoaren munduan, pailasoekin, bestetik, oso arrunta dira tarten jaurtiketan oinarritutako antzepenak. Marrazki bizidunetan ohiko txantxa da baina ez du indar bera.
Politika munduan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Politika alorrean High Times aldizkariaren sortzailea, Thomas King Forcade, aipatzen da tarta jaurtiketa helburu politikoez erabili zuen lehenengo pertsona bezala aipa ohi da. Forcadek Otto N. Larsen politikariari tarta bat bota zion; Larsen pornografia eta lizunkeriaren inguruko batzordearen bozeramalea zen.[2] Aron Kay aktibistak teknika bera erabili zuen; William F. Buckley, Phyllis Schlafly, G. Gordon Liddy, E. Howard Hunt eta Andy Warhol izan ziren bere tarten helburu batzuk.
Une hartatik ekintza mota honek arrakasta izan du. Hona hemen adibide batzuk:
- 2010ko urtarrilaren 25an Gail Sheak-ek, Kanadako Arrantza eta Ozeanografia Ministroak Burlongtonen (Ontario) tarta bat aurpegian jaso zuen. Tarta jaurtitzaileak PETA elkarteko militanteak ziren eta ekintzaren helburua "Gobernuak bultzatzen zuen foken sarraskiak salatzeko" izan zen.[3]
- 2011ko uztailaren 19an, Rupert Murdoch horrelako eraso baten helburua izan zen. Egun horretan Londresen, Parlamentuan, berak agindutako entzuketa ilegalen inguruko informazioa eman behar zuen.[4] [5]
- 2011ko urriaren 27an, AHTaren aurkako Mugitu! mugimenduko kideek Nafarroako lehendakari Yolanda Barcinari aurpegira hiru tarta bota zizkioten Tolosa Okzitanian, Pirinioetako Lan Erkidegoan egiten ari zen bileran.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://web.archive.org/web/20131210111940/http://www.berria.info/albisteak/85856/tarta_jaurtitzaileen_kontrako_bidegabekeria_salatuko_dute_arratsaldean_irunean.htm
- ↑ http://es.wikipedia.org/wiki/Tartazo#cite_note-9
- ↑ http://www.thestar.com/news/canada/2010/01/26/pie_tossing_is_terrorism_mp_says.html
- ↑ http://www.washingtonpost.com/lifestyle/style/murdoch-is-the-latest-in-a-long-line-of-pie-throwing-pranksters-targets/2011/07/19/gIQASokmOI_story.html
- ↑ http://www.bbc.co.uk/news/magazine-14218654
Bibliografía
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Noël Godin (1989) Anthologie de la subversion carabinée. Éditions L'Âge d'Homme; ISBN 2-8251-0715-8.
- Noël Godin (1995) Crème et châtiment: Mémoire d'un entarteur. Éditions Albin Michel; ISBN 2-226-07824-X.
- Noël Godin (2005) Entartons, entartons les pompeux cornichons! Flammarion; ISBN 2-08-068546-5.
- Agent Apple. Pie Any Means Necessary: The Biotic Baking Brigade Cookbook. Edinburgh: AK Press, 2004. ISBN 978-1-902593-88-3